"Bizkarsoro" filmak itxiko du EUNIC, Europar Zinemaren Jaialdia
Jaialdia Bruselan egiten ari da urriaren 6tik 16ra bitarte, eta Josu Martinezen lana euskarazko jatorrizko bertsioan emango dute, ingelesezko azpidatziekin.
Josu Martinezek zuzendutako Bizkarsoro (2024) filmaren proiekzioarekin amaituko da EUNIC Brussels Film Festival europar zinemaren jaialdia ostegunean, urriaren 16an. Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, jaialdiak Europak gaur egun dituen erronkei buruz hausnartzea eragiten duten bederatzi herrialdetako filmak eman ditu, eta Bizkarsoro izango da azkena.
Etxepare Euskal Institutuaren jardunak bultzatu du euskal ekoizpenek Bruselako zinema jaialdian parte hartzea. Izan ere, haren helburua euskal kultura eta sorkuntza nazioartean proiektatzea eta ezagutaraztea da. Horrela, Montxo Armendarizen Tasio (1984) filmaren 40. urteurrena dela eta, jaialdiaren irekieran eman zuten.
Bizkarsoro filmari dagokionez, 1914 eta 1982 artean kokatuta dauden bost kontakizunen bitartez memoria historikoan barrena ibiltzea proposatzen du. Alegiazko herrixka batean kokaturik, "Ipar Euskal Herriko nortasuna, hizkuntza eta kultur erresistentziari buruz hausnartzeko ariketa" da filma.
EUNIC Brussels sarean egiten duen ekarpenari esker, Etxepare Euskal Institutuak, Europar Batasunerako Euskadik duen ordezkaritzarekin batera, "kulturen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzeko jardueren eta proposamenen garapenean dihardu, aniztasunetik eta sorkuntza garaikidetik eraginez".
Zure interesekoa izan daiteke
Jose Ramon Soroiz aktoreak jasoko du aurtengo Zinemira Saria
Zinemaldiak eta EPE-IBAIAk Jose Ramon Soroiz aktorea omenduko dute Victoria Eugenia antzokian irailaren 22an egingo den Euskal Zinemaren Gala Handian.
Euskal zinemaren film nabarmenak Zinemaldian
Guztira 31 euskal ekoizpenek parte hartuko dute Zinemaldiaren 74. edizioko hainbat sailetan, eta horietatik 19 Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko lehiatuko dira.
Euskal zinemak Zinemaldian presentzia indartu du 31 ekoizpenekin; 20k EITBren parte hartzea dute
Azken agurra, Sacamantecas, Hamalau gau, Inurri itsuak eta Muguruza FM 40 Tour filmen estreinaldiek markatuko dute euskal ikus-entzunezkoen presentzia 2026ko Zinemaldian. Gainera, Jose Ramon Soroiz aktoreak jasoko du Zinemira Saria.
'Azken agurra'ren lehen irudiak: Koldo Almandozen film berriaren trailerra estreinatu dugu
Euskaraz filmatutako dramedia existentzialistak bizitza eta heriotza ditu ardatz, ironia, samurtasuna eta umorea uztartuz. Iñigo Azpitarte eta Izaro Nieto dira protagonistak, hileta zibilak antolatzen dituen enpresa baten jabea eta bertan praktikak egiten dituen gaztea hurrenez hurren. 'Azken agurra' Zinemaldiko Sail Ofizialean, Proiekzio Berezien barruan, aurkeztuko da, eta Koldo Almandozen hirugarren film luzea da, Sipo Phantasma eta Oreina lanen ondoren. Garabi Films eta Txintxua Films ekoiztetxeen koprodukzioa da, Frakasa Films AIEren bitartez, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EITBren babesa eta partaidetza izan du.
Euskal Terrorea, Zinemaldiaz haratago
Culinary Zinemak lau mundu-estreinaldi izango ditu, eta Andaluziako, Mallorcako eta Japoniako sukaldeetara bidaiatuko du
Pelikulak ikusteko eta afarietarako txartelak ostiral honetan, abuztuaren 28an, jarriko dira salgai, goizeko 10:00etan, ohiko bideen bitartez.
Zinemaldiak "Subijana, más allá de un bigote" estreinatuko du, sukaldaritzako maisuaren bizitzara eta suetara hurbiltzeko lana
Jorge Fernandez Mayoralen eta Jesus Javier Ruiz Aquerretaren ez-fikziozko lan berria Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, Culinary Zinema sailaren barruan. Subijana, más allá de un bigote izenburupean eta EITBren parte-hartzearekin, Pedro Subijana sukaldari gipuzkoarraren kontakizun intimo eta pertsonala eskaintzen du filmak; gure gastronomiaren eraldaketa eta modernizazio handian funtsezko irudia eta Euskal Sukaldaritza Berriaren bultzatzaile nagusietako bat izan denaren erretratua, hain zuzen ere. Gainera, dokumentala euskal zinemaren Irizar sarirako hautagaia ere izango da jaialdian.
Ricardo Darin, Zinemaldiaren 74. edizioko karteleko protagonista, Donostiara itzuliko da
Darin protagonista duen Lo dejamos acá filma zine-jaialdiaren programan sartzea aktoreari omenaldia egiteko modua da; 2017an Donostia Saria jaso zuen.
Brad Pittek Donostia bisitatuko du berriro ere Zinemaldiaren 74. edizioan
Aktore estatubatuarra Gipuzkoako hiriburuan izango da Heart of the Beast filmarekin; Sail Ofizialean proiektatuko da, lehiaketatik kanpo.
100 urte, Rodolfo Valentino Hollywoodeko lehen izar handia hil zela
100 urte bete dira gair Rodolfo Valentino hil zela, Hollywoodeko lehen izar handitzat hartzen dena. Arrakasta handia lortu zuen italiarrak eta oso gazte, 31 urterekin hil zen. Bere heriotzak inoiz ikusi gabeko fenomenoa eragin zuen: 100.000 pertsona baino gehiago bildu ziren hiletan, eta miresleen artean suizidioak ere izan zirela zabaldu zen.