Euskal zinema, beldur barik Sitgesen
Lau euskal film lehiatuko dira fantasiazko zinemaren Kataluniako jaialdiaren 58. edizioko Sail Ofizialean: “Gaua”, “Singular”, “Balearic” eta “Decorado”.
Martxan da, Sitges Bartzelonako kostaldeko herrian, Fantasiazko Zinemaren Kataluniako Nazioarteko Jaialdiaren 58. edizioa, eta euskal zinemak ordezkaritza azpimarragarria izango du bertan, urriaren 19ra arte.
Sail Ofizial ugarian (34 lan biltzen ditu guztira), lau euskal film ikusi ahalko dira: Gaua Paul Urkijoren hirugarren film luzea, Decorado Alberto Vázquez galiziarrak Uniko Bilboko ekoiztetxearentzat zuzendutako animaziozko filma, Singular Alberto Gastesiren bigarren film luzea eta Balearic Ion de Sosa donostiarraren lana. Lehen hiru filmek EITBren parte-hartzea dute.
Gainera, Noves Visions Sitges atalean, El último arrebato Ivan Zuluetaren film ikonikoari buruzko dokumentala ikusiko da, eta Brigadoon sailean, Tragedium euskal ekoizpena.
Yune Nogueiras aktorea da Gaua Paul Urkijoren (Errementari, Irati) filmeko protagonista, eta Elena Irureta, Ane Gabarain eta Iñake Irastorza ditu ondoan. XVII. mendean dago girotuta istorioa, eta gaueko mitologiak zeharkatzen du. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egingo du gau batez. Baso ilunean galduta, atzetik zerbait duela konturatuko da, eta bidean hiru emakume topatuko ditu.
Singular aurkeztuko du Alberto Gastesik, Gelditasuna ekaitzean bere aurreko filmearen ondoren. Javier Rey eta Patricia Lopez Arnaiz dira adimen artifiziala eta familiarteko drama nahasten dituen filmaren protagonistak.
Unicorn Wars arrakastatsuaren ondoren, Decorado animaziozko filma aurkeztuko du Kataluniako jaialdian Uniko Bilboko ekoiztetxeak, Alberto Vázquez galiziarrak zuzendutako istorioa. Arnold sagua askatasunaren bilaketan abiatuko da, ihesi, eguneroko paranoiak xaxatuta.
Balearicek, azkenik, terrorea eta zinema soziala nahasten ditu, Ion de Sosa zuzendariaren (Sueñan los androides, Mamántula…) begirada berezitik.
Julia Ducournauren pelikula berriak, Alphak, irekiko du Kataluniako zinema jaialdia. Titane filmarekin Canneseko zinema jaialdiko Urrezko Palma irabazi ondoren, frantses zinemagileak drama areagotu nahi izan du film berrian, baina nabari da oraindik estetika eta giro artegatsua.
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.