2020ko Donostia Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Viggo Mortensenek jasoko du Zinemaldiko Donostia saria

Aktore estatubatuarrak 'Falling' aurkeztuko du 68. Zinemaldian, bere lehen lana zuzendari gisa.
Viggo Mortensen
Viggo Mortensen. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Viggo Mortensen aktore eta zinemagileak jasoko du Donostia saria Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan, bere ibilbidearen aitorpen gisa. Izar estatubatuarrak Falling filma aurkeztuko du, lehen lana zuzendari gisa.

Donostian izango da film horren Europako estreinaldia. Filmak amaiera eman zion Sundance zinema-jaialdiari, eta Cannesko zinema-jaialdiak hautatutako filmen artean dago. Lance Henriksen aktore eskarmentuduna eta Mortensen bera dira Falling filmeko protagonistak, eta Mortensenek berak ondu du gidoia. Bi aktoreok aita-semeen rola dute lan honetan, bakoitzaren munduak ez du zerikusirik bestearenarekin, eta mundu horiek talka egingo dute familia-drama honetan. Mortensenen Perceval Pictures ekoiztetxeak ekoitzi du filma, Ingenious, Hanway Films, Scythia Films eta Zephyr Filmsekin batera. Espainiako estreinaldia urriaren 2an izango da, Caramel Films eta Youplanet Pictures etxeek banatuta.

Azken 35 urteetan, Viggo Mortensenek 50 bat filmetan parte hartu du, hamaika zinemagileren aginduetara (David Cronenberg, Peter Weir, Jane Campion, Peter Jackson, Gus Van Sant, Brian de Palma, Agustín Díaz Yanes, Ana Piterbarg, Lisandro Alonso, David Oelhoffen, Peter Farrelly eta Matt Ross, besteak beste), eta kalitatea izan du bereizgarri film horietan, genero zinematografikoa edozein zela. The Lord of the Rings (Eraztunen jauna) trilogia fantastikoan esku hartu du, Aragorn hilezkorra gorpuztuz, baina, horrez gain, hirutan izendatu dute Oscar sarietarako, film hauetan egindako lanagatik: Eastern Promises (Ekialdeko promesak, David Cronenberg, 2007), Captain Fantastic (Matt Ross, 2016) eta Green Book (Peter Farrelly, 2018).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X