Johnny Depp, Matt Dillon, Gina Gershon eta Viggo Mortensen, Donostiako Zinemaldian
Donostia Zinemaldiaren 68. edizioak gonbidatu-zerrenda luzea izango du, guztiak parte hartu duten filmak eta proiektuak aurkeztera etorriko dira eta hirira. Izen ezagunenetako bat Johnny Depp da, Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan (Sail Ofiziala, lehiaketan) dokumentalaren ekoizle-lanetan aritu dena oraingoan.
Julien Templek zuzendutako dokumentalak The Pogues taldeko buru Shane MacGowan du hizpide. Zuzendaria aurkezpen-emanaldietan egongo da. Aurten, gainera, beste film musikal bat dago Sail Ofizialean, El gran Fellove (emanaldi berezia, lehiaketaz kanpo), Matt Dillonek zuzendua. Dillon Donostiara itzuliko da Donostia saria jaso zuenetik 14 urte igaro diren honetan.
Zuzendari-lanak ere hartu dituen Viggo Mortensen aktoreak jasoko du aurten, hilaren 24an, ostegunarekin, Zinemaldiak ematen duen ohorezko sari gorena, eta Falling aurkeztuko du, estreinako zuzendari-lana.
Woody Allenek, Rifkin’s Festival filmaren zuzendariak, New Yorketik bitarteko telematikoen bidez hartuko du parte biharko prentsaurrekoan. Emakumezko protagonistak prentsaurrekoan bertan egongo dira: Gina Gershon estatubatuarra eta Elena Anaya espainiarra.
Sail Ofizialean, lehian ariko dira zinemagile europar hauek: Danielle Arbid (Passion simple), Laetitia Dosch eta Sergei Polunin aktoreekin; Šarunas Bartas (Sutemose / In The Dusk); eta Harry McQueen (Supernova). Dea Kulumbegashvili zinemagile georgiar hasiberria ere (Dasatskisi / Beginning), Urrezko Maskorraren lehian sartuko da. Gainera, Luca Guadagnino epaimahai ofizialaren presidenteak We Are Who We Are telesaila aurkeztuko du emanaldi berezian, lehiaketaz kanpo. Epaimahaia, bestalde, osatuta geratu da bosgarren kidearekin, Joe Alwyn aktore britainiarrarekin.
Beste sail batzuetan hartuko dute parte hauek: Suzanne Lindon zuzendari eta aktoreak eta Arnaud Valois aktoreak (16 printemps / Spring Blossom, New Directors); Philippe Garrel zinemagileak eta Louise Chevillotte aktoreak (Le sel des larmes / The Salt of Tears, Zabaltegi-Tabakalera); Adilkhan Yerzhanov zuzendariak (Zheltaya koshka / Yellow Cat, Zabaltegi-Tabakalera); Maïwenn zinemagile eta aktoreak (ADN / DNA, Perlak); eta Florian Zeller errealizadoreak (The Father (Aita), Perlak).
Latinoamerikako zinemak ordezkari hauek izango ditu: Pablo Agüero zinemagilea (Akelarre, Sail Ofiziala), Eduardo Crespo (Nosotros nunca moriremos / We Will Never Die, Sail Ofiziala), João Paulo Miranda Maria (Casa de antiguidades / Memory House, New Directors), Santiago Loza (Edición ilimitada / Unlimited Edition, Horizontes Latinos), Clarisa Navas (Las mil y una / One in a Thousand, Horizontes Latinos), Maite Alberdi (El agente topo / The Mole Agent, Perlak) eta Michel Franco (Nuevo orden / New Order, Perlak). Jayro Bustamante zuzendaria ere Donostian izango da (Horizontes sariaren epaimahaiaren presidente), baita Mariana di Girolamo aktorea ere, iaz Ema aurkeztu ostean, aurten Leonardo Medel zuzendariarekin datorrena (La Verónica, Horizontes Latinos).
Zinema espainiarra eta euskal zinema
Espainiako zinemaren eta euskal zinemaren ordezkari gisa, Donostian izango dira Alex Brendemühl eta Amaia Aberasturi aktoreak, Pablo Agüero zuzendariarekin. Rodrigo Sorogoyen, Antidisturbios telesailaren arduraduna (Sail Ofiziala, lehiaketaz kanpo), Zinemaldira itzuliko da. Aitor Gabilondok sortutako Patria telesailaren (Proiekzio Berezia) aurkezpenean ere aktore-multzo guztia agertuko da: Elena Irureta eta Ane Gabarain protagonistak, baita Jose Ramon Soroiz, Mikel Laskurain, Jon Olivares, Susana Abaitua, Loreto Mauleon eta Iñigo Aranbarry. Amaierako filma, El olvido que seremos (Sail Ofiziala, lehiaketaz kanpo), Fernando Trueba zuzendariak eta Javier Cámara aktore protagonistak aurkeztuko dute.
Patricia López Arnaiz birritan ikusiko dugu; David Pérez Sañudo (Ane / Ane Is Missing, New Directors) eta Imanol Rayo (Hil Kanpaiak, New Directors) zuzendariekin. Azken horrekin aritu dira, halaber, Yon González eta Eneko Sagardoy. Pepón Nietok Juan Cavestanyren esanetara egindako lana aurkeztuko du (Un efecto óptico / An Optical Illusion / Interval, Zabaltegi-Tabakalera) eta Carla Simónek, aldiz, Dominga Sotomayorrekin batera zuzendu duen film laburra (Correspondencia / Correspondence, Zabaltegi-Tabakalera).
Donostiara etorriko dira, halaber, Iciar Bollaín zuzendaria eta Candela Peña aktorea (La boda de Rosa, Made in Spain), Nerea Barros aktorea eta Paula Cons zuzendaria (La isla de las mentiras, Made in Spain) eta Hermanas (Made in Spain) filmaren zuzendarikidea den Diego Postigo, Bárbara Lennie eta Irene Escolar aktoreek lagunduta. Azken hori Eduard Cortés zuzendariarekin ere ikusiko dugu (Dime quién soy, Movistar gala) Julia Navarro idazle eta gidoilariarekin eta Oriol Pla aktorearekin batera.
RTVE Emanaldiak sailaren barnean, Cesc Gay aktore multzo handi batekin etorriko da, tartean, Alberto San Juan eta Javier Cámara (Sentimental). Carlos Sedes errealizatzaileak ere aktore eta artistak izango ditu alboan, esaterako, Blanca Suárez, Javier Rey, Carlos Cuevas, Guiomar Puerta, María Pedraza, Pablo Molinero eta Alejandro Sanz musikaria (El verano que vivimos, Ongintzako Gala). Bestalde, Paz Vega El lodo filmaren aurkezpenean izango da.
Zinemira sailean, besteak beste, Enrique Villarreal musikaria egongo da, El Drogas dokumentalaren protagonista, eta Tanya Diane Ibar nahiz Michael Ibar, Pablo Ibarren emaztea eta anaia, El Estado contra Pablo Ibar / The Miramar Murders: The State vs. Pablo Ibar telesail dokumentalarekin. Gainera, Juan Mari eta Elena Arzakek, besteak beste, Ricard Camarena, Raül Balam eta Carme Ruscalleda sukaldariekin, Culinary Zinemako filmetan eta afarietan parte hartuko dute.
Thierry Frémaux, Canneseko zinema-jaialdiaren zuzendariak, hasierako galan parte hartuko du José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Filmategiak ondareari eta emakumeen zinemagintzari eskainiko die Euskal Zinema zikloa
Datozen hiru hilabeteetan Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo den zikloan, Itzalak argitzen estreinatuko dute, besteak beste, 1980ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertainen zaharberritze lanei buruz Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok egin duten filma.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.