Dagoeneko badu kartela Zinemaldian estreinatuko duten 'Ane' filmak
EiTBk esklusiban aurkeztu du Zinemaldiaren 68. edizio honetan David Perez zuzendariak estreinatuko duen Ane pelikularen kartela.

Duela hilabete iragarri zuten EiTBren parte hartzearekin grabatutako aipatu filma Zinemaldiko New Directors sailean lehiatuko dela, Brasilek, Txinak, Hego Koreak, Japoniak, Vietnamek, Frantziak, Herbehereek, Irlandak, Poloniak, Erresuma Batuak, Errusiak eta Espainiak ekoitzitako beste bost opera prima eta lau bigarren pelikularekin batera.
Esan bezala, David Perez Sañuedo bilbotarrak zuzendutako lehen film luzea da Ane, eta Patricia Lopez Arnaiz (La Otra Mirada, La Peste, Mientras dure la guerra) eta Mikel Losada (La pequeña Suiza, El guardián invisible) ditu protagonista.
Pelikula Gasteizen grabatu dute, eta 2018an izenburu berarekin ekoitzitako film laburrean oinarrituta dago. Hain zuen ere, 2009an Arabako hiriburuan gertatutako neska gazte baten desagerpena du ardatz. Zuzendariak berak idatzi du gidoia, Marina Paresen laguntzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da