'Hil-kanpaiak' pelikula filmatzen bukatu dute
Bi hileko lanen ondoren, “Hil-kanpaiak” Imanol Rayoren film luze berria filmatzen bukatu dute. Gipuzkoan eta Nafarroan filmatu dute iraila eta urria bitartean tragedia ukituak dituen thrillerraren eta genero beltzaren arteko nahasketa.
“Bi anai” lehendabiziko filma egin eta gero, “33 ezkil” Miren Gorrotxategiren eleberria moldatu du zinemarako Imanol Rayo zinemagileak, EiTBren parte-hartzearekin.
Aktore zerrendan, Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Yon González, Asier Hernández, Iñigo Aranburu, Itsaso Arana, Josean Bengoetxea, Dorleta Urretabizkaia eta Kandido Uranga ageri dira.
Pelikulak hau kontatzen du: Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Fermin eta Karmen senar-emazteek, zer egin ez dakitela, Nestor semeari deitu diote haien kargu egin dadin.
Biharamunean, Fermin ez da ageri, eta Nestor konturatu da hezurrak ere desagertu direla. Poliziari jakinarazi, eta Ikerketa Kriminaleko bi inspektore bertaratu dira, Ezpeleta eta Kortazar.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da