Asier Altunaren "Hondalea: amildegia itsasoan" lana estreinatuko dute gaur, Euskal Zinemaren Galan
Astearte honetan, irailak 21, Asier Altunak (Bergara, Gipuzkoa, 1969) zuzendutako "Hondalea: amildegia itsasoan" ez-fikziozko filma estreinatuko dute, Euskal Zinemaren Galan. Hain zuzen ere, Cristina Iglesias artistak Donostiako Santa Klara uharterako sortu duen obraren nondik norakoak jorratzen ditu.
Gauzak horrela, Altunak Zinemaldiarekin estuki lotuta jarraitzen du, "Amama" (Irizar saria, 2015) lanarekin Sail Ofizialean lehiatu eta beste lan batzuk aurkeztu eta gero, "Agur Etxebeste!" (2019) esate baterako. Iaz, Culinary Zinema saila inauguratu zuen, ez-fikziozko beste film batekin: "Arzak Since 1897".
Hain zuzen ere, Euskal Zinemaren Gala zuzenean jarraitu ahal izango da telebistan (ETB4) eta eitb.eus-en, 22:30ean.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren edizio honetan, euskal zinemari berariaz eskainitako sailak, alegia, besteak beste EITBren babesa duen Zinemirak, fikziozko eta ez-fikziozko hamaika lan eskaintzen ditu aurten.
Horietako zazpik, Zinemaldian mundu mailako estreinaldiak, Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko hautagai izango dira, Zinemaldiko beste atal batzuetan dauden beste bi lanekin batera. Hala, bederatzi ekoizpen lehiatuko dira guztira, eta 20.000 euroko saria emango diote filmaren ekoizleari edo ekoizleei.
Besteak beste, lan hauek daude horien artean: Asier Altunaren "Hondalea: amildegia itsasoan" ez-fikziozko filma, eta Iciar Bollainen "Maixabel" filma, Blanca Portillo eta Luis Tosar protagonista eta Maixabel Lasaren bizipenak oinarri dituena, ETAk 2000. urtean hildako Juan Maria Jauregiren alarguna baita.
Halaber, ondorengo hauek ere saria irabazteko aukera dute: "No somos nada" (Javier Corcuera), La Polla Records taldearen agur-biran filmatua; "Aztarnak" (Maru Solares), haurtzaroko aztarnei buruzkoa; eta "Bolante baten historia" (Iñaki Alforja eta Iban Toledo), Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra desagertu zeneko eta haren familiak haren gorpuaren bila emandako 40 urteri buruzko ikerketa oinarri duena.
Lehiaketarako lanen zerrenda film hauek osatzen dute: Iker Elorrietaren "El radioaficionado", autismoa duen gazte bati buruzkoa; Xabier Erkiziaren "O Gemer", idi-gurdien soinu bitxian inspiratutako film-esperimentala; Maider Oleagaren "Kuartk Valley", Araban filmatutako western bati buruzkoa; eta "Pandemic Tour 2020 Belako", Hernan Zinek Mungiako musika-taldearen biran egindakoa, pandemia betean.
Bestalde, Kimuak programaren ibilbideari Zinemira Saria emango diote. Euskal Zinemaren Galan erakutsiko den kartel berria Udane Juaristi (Azkoitia, 1985) margolari gipuzkoarrak sortu du.
Hain zuzen ere, 17 euskal ekoizpen (13 film luze, film labur bat, telesail bat, ekoizpen fasean dagoen film bat eta proiektu bat) Donostiako 69. Zinemaldiaren programazioaren parte dira. Sail Ofizialak, Zabaltegi-Tabakalerak, Zinemirak, Euskal Zinema eta EITB galek, WIP Europak eta Ikusmira Berriakek osatzen dute egitaraua.
Zure interesekoa izan daiteke
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.