Albiste da
Urriak 25-29
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal dokumentalgileen lanaren lagin bat, Gasteizen aste honetan

Ostiralera arte, bost dokumental ikusi ahalko dira Vital Fundazioa Kulturunean, doan.
Ostegunean, "El Drogas" dokumentala ikusi ahalko da
Ostegunean, "El Drogas" dokumentala ikusi ahalko da

Euskal Zinema Dokumentalaren VII. Astean, "Norberaren gela", "Aztarnak-Huellas", "Fantasía", "El Drogas" eta "Kuartk Valley" lanak ikusi ahal izango dira gaur, urriak 25, hasi eta ostiralera bitartean, Vital Fundazioa Kulturunean, Gasteizen. Emanaldiak 19:30ean izango dira egunero, eta sarrera doan izango da lekuak bete arte.

'Norberaren gela' lanak irekiko du Astea astelehenean, hilak 25. Ainhoa Urgoitia eta Enrique Rey ditu zuzendari, eta Eulalia de Abaituaren laneko argazki bat oinarri hartuta proiektu propioa egiteko enkargua jasotzen duten hainbat emakumezko argazkilariren istorioa da.

Asteartean, hilak 26, 'Aztarnak-Huellas' Maru Soloresen bigarren film luzea izango da protagonista; asteazkenean, 'Fantasia' Aitor Merinoren pelikula izango da ikusgai; ostegunean, 'El Drogas' Natxo Leuzaren pelikularen txanda iritsiko da; eta ostiralean, Maider Oleagak emango dio amaiera Euskal Zinema Dokumentalaren VII. Asteari 'Kuartk Valley' bere lanaren eskutik.

Zure interesekoa izan daiteke

Singular
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EITBren parte-hartzea duen Alberto Gastesiren "Singular" thrillerra zinema-aretoetan ikusgai dago

Filma Sitgesen estreinatu zen, eta Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey ditu protagonista. Dianaren eta Martinen istorioa kontatzen du. Semea hil eta hamabi urtera, bikoteak lakuko bere etxe zaharrean berriz elkartzea erabakitzen du. Hildako semearen antza duen gazte enigmatiko bat etxean agertzen denean, antzinako sekretuak eta susmo berriak argitara ateratzen dira.

Gehiago ikusi