13 film luze eskainiko dituzte Zinemaldiko 'Made in Spain' sailean, tartean bost mundu-estreinaldi
'Made in Spain' Donostia Zinemaldiko sail ez lehiakorrak –urteko film espainiarren lagin bat biltzen duenak–, hamahiru film luze eskainiko ditu 70. edizio honetan; horietako bost mundu-estreinaldiak izango dira, eta gainerakoak, berriz, aurretik nazioarteko beste zinema-jaialdi batzuetatik igarotakoak, Zinemaldiaren antolatzaileek ohar bidez jakinarazi dutenez..
Tradizioz, 'Made in Spain' saila beste zinema-jaialdi handi batzuetatik erreskatatutako filmez osatuta egon izan da, baina aurtengo edizioan (irailaren 16tik 24ra), filmen ia erdiak mundu-estreinaldi gisa ikusi ahalko dira.
Halako kasua da, adibidez, saila inauguratuko duen filma, El color del cielo, Marta Etura eta Francesc Garrido protagonista dituena. Joan-Marc Zapataren (Bartzelona, 1989) debuta da zuzendaritzan, eta zinema-izar garrantzitsu batek eta goi-mailako filosofo batek Suitzan izandako topaketa kontatzen digu.
Saila beste lehen lan batek itxiko du: La casa entre los cactus, Carlota González-Adriok (Bartzelona, 1996) zuzendua. Elías Querejeta Zine Eskolako ikasle ohia da egilea, eta suspensez beteriko thriller emozional bat aurkeztuko digu, ezezagun bat agertzean elkarbizitza aldatuko zaion familia idiliko bati buruzkoa.
Beste mundu-estreinaldietako bat Entre montañas izango da, Unai Canelak (Bartzelona, 2004) zuzendutako lehen film luzea. Pandemiaren garaian, Pirinioetako herri txiki batean konfinatu zen Canela, eta bere burua filmatu zuen han, naturarekiko lotura erakusten digun film hori sortzeko.
Alvaro Longoria (Santander, 1968) Tequila. Sexo, drogas y rock and roll dokumentalarekin egongo da sailean. Cecilia Rothek kontatutako dokumental horretan, Ariel Rot eta Alejo Stivel buru zituen Tequila rock talde ospetsuaren istorioa gogora ekartzen digu egileak. Kantabriako zuzendari eta ekoizlea lan horrekin itzuliko da Zinemaldira, Donostian lan hauek aurkeztu ondoren: Hijos de las nubes, la última colonia (Made in Spain, 2012), The Propaganda Game (Zabaltegi, 2015), Ni distintos ni diferentes: Campeones (Belodromoa, 2018) eta Sanctuary (Beste jarduera batzuk, 2019).
Made in Spain sailean bost mundu-estreinaldietako azkena El crítico izango da, Juan Zavala tolosarrak (1964) eta Javier Morales Pérez madrildarrak (1973) zuzendutako dokumentala, Carlos Boyero ardatz duena, Espainiako zinema-kritikari ezagun eta polemikoenetako bat. Zavalak eta Moralesek gidoilari eta ekoizle gisa parte hartu izan dute zinemarekin lotutako hainbat filmetan, hala nola Regreso a Viridiana (2011) eta El último adiós de Bette Davis (2014) pelikuletan.
Jada estreinatuta dauden filmei dagokienez, Málagako zinema-jaialdiari amaiera eman zion Llenos de gracia filma izango dugu, Roberto Buesoren (Valentzia, 1986) bigarren film luzea, Carmen Machi protagonista duena eta Paula Usero, Anis Doroftei, Pablo Chiapella, Manolo Solo eta Nuria González aktoreek antzeztua.
Halaber, Zaida Carmona (Castellón de la Plana, 1986) hasiberriak La amiga de mi amiga filma –Bartzelonako D'A Film Festival jaialdiko Un Impulso Colectivo atalean saritua– zuzendu du (bera da, halaber, protagonista). Horrez gain, Juan Miguel del Castillok (Jérez de la Frontera, 1975) Málagan lehiatu zen eta Natalia de Molina, Fred Tatien eta Gerardo de Pabien protagonista dituen La maniobra de la tortuga bere bigarren film luzearekin parte hartuko du sailean.
Gainera, Rodrigo Cortes (Ourense, 1973), Zabaltegi-Perlas sailean Buried (2010) filmarekin egon zena, eta El amor en su lugar bere lan berrienarekin itzuliko da Donostiara, Sevillako zinema-jaialdian izan ostean. Adrián Silvestrek (Valentzia, 1981) Mi vacío y yo aurkeztuko digu, bere hirugarren film luzea, Rotterdamgo zinema-jaialdiko Sail Ofizialean estreinatua eta Málagakoaren Epaimahaiaren Zilarrezko Biznaga Sari Bereziaren irabazlea. Bestalde, Albert Serra katalanak (Banyoles, 1975) bere film berria –Tourment sur les îles / Pacifiction– erakutsiko digu, Cannesko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean parte hartu ondoren.
Azkenik, Carla Simón (Bartzelona, 1986), bere lehen lana –Estiu 1993– jada 'Made in Spain' sailean erakutsi zuena, sailera itzuliko da bere bigarren filmarekin: Alcarràs, azken Berlinalen Urrezko Hartza irabazi zuena; gainera, aurten Simonek lehiaz kanpo parte hartuko du Zabaltegi-Tabakalera sailean Carta a mi madre para mi hijo film laburrarekin.
Jonás Trueba zuzendariak (Madril, 1981), berriz, Tenéis que venir a verla filma erakutsiko digu, Karlovy Vary jaialdiko Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu ondoren lan horrengatik. Truebak, Made in Spain sailean jada parte hartzeaz gain aurreko zenbait lanekin, Sail Ofizialean ere parte hartu izan du La reconquista (2016) eta Quién lo impide (2021) lanekin. Azken horrek, besteak beste, antzeztaldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra eta Fipresci Saria irabazi zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.