Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Itoiz udako sesioak' film luzearen lehen irudiak

Itoiz
18:00 - 20:00
'Itoiz udako sesioak' film luzearen lehen irudiak
Larraitz Zuazok dokumentalaren eta fikzioaren arteko hibridoa filmatuko du, EITBren parte-hartzearekin. "Itoiz taldearen funtserako bidaia" izango da, Juan Carlos Perez taldeko buruaren eskutik, eta Doxa Produccionesen gidaritzapean errodatzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X