MALAGAKO ZINEMA JAIALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andrea Jaurrietak zuzendutako 'Nina' filmak epaimahaiaren sari berezia jaso du Malagan

20240309182603_premio-critica-malaga-nina_
18:00 - 20:00
Andrea Jaurrietak zuzendutako 'Nina' filmak epaimahaiaren sari berezia jaso du Malagan
2024ko maiatzaren 10ean estreinatuko du BTEAM Picturesek 'Nina' filma. Produkzioa 6 astez filmatu zen Mundakan eta Bermeon.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X