Pablo Hernandok Sitgeseko jaialdian aurkeztuko du "Una ballena"
Pablo Hernando gasteiztar zuzendariak (Cabas, Berserker) Zinema Fantastikoaren Kataluniako Nazioarteko Jaialdiaren 57. edizioko Sail Ofizialean estreinatuko du Una ballena film luzea. Urriaren 3tik 13ra egingo dute zinema jaialdia, Bartzelonako udalerrian.
Ingrid García-Jonsson da EITBren parte-hartzea duen filmeko protagonista: soldatapeko hiltzaile beldurgarria da, etsaiaren inguruan sartu eta arrastorik utzi gabe ihes egiteko ahalmena duena. Baina botere hori kanpoko mundu batetik datorkio, izaki izugarriak bizi diren bizitoki batetik, eta gizatasuna agortzen doakio. Antzeztaldean, Ramón Barea eta Kepa Errasti ere badaude, besteak beste.
Thrillerra, genero beltza, zientzia-fikzioa eta fantasia uztartzen ditu pelikulak, eta, ekoizleen hitzetan, "Nicolas Winding Refnek zuzendutako Le samurai baten itxura du".
Quentin Dupieux, Carles Torrens, Alice Lowe, Kiyoshi Kurosawa eta Soi Cheang dira beren filmak Sitgesko Sail Ofizialean aurkeztuko dituzten beste zinemagileetako batzuk.
Halaber, jaialdiak sarituko dituenen artean egongo dira Nick Frost britainiar aktore eta gidoigilea, Corey Feldman estatubatuar aktorea, Heather Langenkamp estatubatuar aktorea (Nancy, Nightmare on Elm Streeten) eta Fred Dekker estatubatuar ekoizle, zuzendari eta gidoigilea.
Zure interesekoa izan daiteke
Catherine Zeta-Jones Bilbora itzuliko da irailaren 29an, 'Kill Jackie' telesaila aurkezteko
Telesaila Bilbon, Getxon eta Bardeetan grabatu zen iaz. Horrez gain, EITBren plato berria estreinatu zuten telesaila ekoizteko.
Norma Vilaren 'Salitre' euskal filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteari
Salitre, Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen pelikula, Norma Vilak (Bilbo, 1983) —Jules D. (2016) eta El fin de todas las cosas (2019) film laburren arduradunak— zuzendutako lehen film luzea da.
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.