Jennifer Lawrencek Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du
Estatubatuar aktoreak Die, My Love filma aurkeztuko du Donostian, irailaren 26an. Esther Garcia ekoizleak ere jasoko du Zinemaldiaren ohorezko saria irailaren 19an abiatuko den 73. edizioan.
Donostiako Zinemaldiak Jennifer Lawrence estatubatuar aktoreari emango dio 73. edizioko Donostia Sarietako bat. Oscar sari baten irabazleak irailaren 26an jasoko du golardoa, Kursaal Auditoriumean egingo den gala batean.
Ekitaldi horretan, Die, My Love, Hollywoodeko izarra Donostiara ekarriko duen filma, proiektatuko da. Lynne Ramsay zuzendariaren filmak Cannesko zinema jaialdian izan zuen mundu mailako estreinaldia.
Jennifer Lawrence Silver Linings Playbook, American Hustle (Oscar saria eman zion pelikula), Don't Look Up eta Joy film txalotuetako protagonista izan da, baita The Hunger Games trilogiakoa ere.
Die, My Love filmean, Robert Pattinson, LaKeith Stanfield, Nick Nolte eta Sissy Spacek ditu alboan.
AEBko landa-eremuan girotua, Die, My Love maitasunean eta eromenean harrapatutako emakume baten erretratua da. Grace, idazle eta ama gaztea, eromenean murgilduko da apurka-apurka. Montanako etxe zahar batean eta ingurunean giltzapetuta, gero eta portaera asaldatu eta aldrebesagoa izango du, eta Jacksonen –bere lagunaren– kezka eta ezintasuna hazi egingo dira.
Esther García espainiar ekoizleak ere jasoko du, aurtengo edizioan, zinemarekin lotutako pertsona baten ibilbidea goraipatzeko Zinemaldiak ematen duen saria.
Zure interesekoa izan daiteke
Ia milioi bat ikusle izan dira urteko lehen hiruhilekoan EAEko zinema aretoetan
“Torrente presidente” izan da film ikusiena tarte horretan, martxoaren 13an estreinatu bazen ere. “La asistenta”, “Avatar: Fuego y ceniza”, “Hamnet” eta “Cumbres borrascosas” pelikulek osatzen dute bost ikusienen zerrenda.
Bero egiten du Laponian
Zinemara goazen bakoitzean, hitzarmen bat sinatzen dugu pelikularekin: engaina nazazu gozoki, prest nauzu.
Silver Film Festivalek Elena Irureta omenduko du
Jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 20tik 24ra egingo dute, Bilbon, eta 16 filmen proiekzioa, solasaldiak eta hitzaldiak antolatu dituzte. Maiatasuna eta sexua adinari begiratu gabe bizitzeko gonbita egingo du, bost egunez.
"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala
Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.
Euskadiko Filmategiak ondareari eta emakumeen zinemagintzari eskainiko die Euskal Zinema zikloa
Datozen hiru hilabeteetan Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo den zikloan, Itzalak argitzen estreinatuko dute, besteak beste, 1980ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertainen zaharberritze lanei buruz Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok egin duten filma.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.