Estreinaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrelakoa da "Decorado", Uniko Bilboko estudioaren film berria

Alberto Vazquezek zuzendutako animaziozko film luzea Fantastic fest jaialdian estreinatuko dute irailean, AEBetan, eta urrian Sitgeseko zinema jaialdian lehiatuko da.

"Decorado" filmaren trailerra
18:00 - 20:00

"Decorado", Uniko Bilboko estudioaren film luze berria, Fantastic AEBetako jaialdian estreinatu, eta Sitgesen, fantasiazko zinemaren Kataluniako nazioarteko jaialdian, lehiatuko da. Urriaren 9tik 19ra bitartean egingo dute zinema topagunea, eta sail ofizialean ikusi ahalko da EITBren parte-hartzea duen filma. 

Alberto Vázquez galiziar zinemagileak (Birdboy, Psiconautas, Unicorn Wars...) zuzendu du filma, eta urriaren 24an iritsiko da zinema-aretoetara. 

Arnold adin ertaineko sagua krisi existentzial betean harrapatua dago. Bikotekidearekiko bizitza gain behera ari da, bere bizitza zentzugabea iruditzen zaio eta susmatzen hasi da fartsa handi batek inguratzen duela. Bere lagunik onena egoera misteriotsuan hiltzen denean, Arnold sinetsita egongo da zerbait arraroa gertatzen ari dela. Paranoia gisa hasi zen bihozkada ihesaldi desesperatua bihurtuko da; askatasunaren edo horren antza apur bat izango duen zerbaiten bila abiatuko da.

Zinemari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu