Zinemaren mundua, bat eginda, Donostian Gazako genozidioaren kontra
Zinemako profesionalek eta herritarrek The Voice of Hind Rajab filmaren proiekzioa aprobetxatu dute, eta Victoria Eugenia antzokitik abiatu dira Palestinaren aldeko manifestazioan. Pelikulako protagonistek eraman dute pankarta, 'Genozidioa STOP. Free Palestine' lelopean.
Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkako oihua izan da Zinemaldiko protagonista. Parte-hartzaile gehienek aukera guztiak aprobetxatu dituzte Gaza mapatik ezabatzeko saiakera salatzeko. Salaketa masiboaren hitzordu nagusia The Voice of Hind Rajab filmaren proiekzioaren ondoren izan da. Pelikulak Gazako neskato baten hilketa kontatzen du, larrialdi-zerbitzuetara egindako deian oinarrituta. Haren familia eta osasun-zerbitzuak ere hil zituzten eraso hartan, eta lanean deiaren benetako audioa entzun daiteke.
Perlak sailean aurkeztu den filmeko protagonistak, Saja Kilani eta Motaz Malhees, txalo zaparrada beroz hartu dituzte Victoria Eugenia antzokian. Kanpoan, milaka lagun izan dituzte zain, genozidioaren aurkako manifestazioa hasteko.
Malheesek eskerrak eman dizkie jaialdiaren antolatzaileei eta donostiarrei, duten inplikazioagatik, eta gogorarazi du Palestinako herria elkartasun hori ikusten ari dela. "Mila esker, San Sebastian", esan du.
Ernest Urtasun Kultura ministroak ere parte hartu du protestan. Malheesek, izan ere, genozidioaren salaketan gainerako gobernuak Espainiako Exekutiboa bezain "ausarta" izateko eskatu du.
Zinemaldia
Victoria Eugenia Antzokiak txalo artean hartu ditu "The Voice of Hind Rajab" filmeko protagonistak, Gazako genozidioaren aurkako manifestazioaren atarian
"The Voice of Hind Rajab" filma proiektatu dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta bertaratutakoek zazpi minutuko txalo zaparrada eskaini diete haren protagonistei, Palestinaren aldeko adierazpenen artean. Filmak sei urteko neskato baten istorioa kontatzen du. Neskato horrek laguntza eskatu zuen, Israelgo armadak erasotako ibilgailu batean harrapatuta geratu ondoren. Motaz Malhees eta Saja Kilani aktoreak, hunkituta, kalera atera dira, Gazako genozidioaren aurkako manifestazioa hastear zegoela, eta eskainitako elkartasun keinuak eskertu dituzte.
Venezian Zilarrezko Lehoia eraman zuen pelikula eman ostean, Palestinako euskal komunitateak deitutako eta zine industriako profesionalek bultzatutako manifestazioa hasi da, Gipuzkoako hiriburuko erdigunetik. Genozidioaren eta Israelen okupazioaren kontrako eta Palestinako askatasunaren aldeko oihuak entzun dira.
Frantziako eta Tunisiako ekoizpenaren lan-taldeko zati batek eraman du pankartak, bertako zinemaren pertsona ospetsu batzuek lagunduta; tartean, Itziar Atienza aktorea eta Julio Medem zuzendaria. Milaka pertsonak babestu dituzte, mina eta haserrea erakutsi nahian, baina baita okupazioa bukatzeko desioan.
Euskal Herriko eta Espainiar estatuko 500 profesionaletik gora batu dira deialdira. Besteak beste, Pedro Almodovarrek, Javier Bardemek, Antonio de la Torrek eta Maribel Verduk sinatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Samantha Hudson espainiar musikaria da Beldurrezko Astearen kartelaren protagonista
Donostiako zinema jaialdiaren kartelak Cinemasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa omendu du, horren 50. urteurrenean. Argazkiaren koordinazioaz Pedro Mambrú arduratu da, eta Javier Bermejo eta Chus Feijóo dira bere egileak.
Ez zinen zu, Lapulapuk hil zintuen zu, Ni inguratzen lehena
Magalhaes filmak Lope de Agirre, Fritzcarraldo, Hernan Cortés, Diego de Ibarra zein Pascual de Andoyagaren antzeko konkistatzaile, menderatzaile, esploratzaile, esplotatzaile, nabigatzaile iluminatuekin zerikusi franko izan zuen Porton jaiotako Fernão de Magalhãesen delirioa azaltzen du.
Brydie O’Connor zuzendariaren "Barbara Forever" dokumentala, 2026ko Zinegoak jaialdiko sari nagusiaren irabazlea
Lanak Barbara Hammer zinegile ezagunaren bizitza, obra eta ondarea aztertzen ditu bere artxiboko materialaren bidez. Aurtengo edizioko filmik nabarmenena izan da, hiru sari irabazi baititu.
"Dekoratua" filmak Paul Grimault saria irabazi du Annecyko zinema jaialdian
Uniko euskal ekoiztetxearen filmak animaziozko zinema jaialdiaren sari garrantzitsuenetan hirugarrena bereganatu du.
ZUZENEAN: Zinegoak jaialdiaren amaiera gala
Mikel Rueda “Boga” seriea zuzentzen ari da EITBrentzat
Sei ataleko seriea Mikel Santiagok eta Txemi Parrak sortu dute, eta Mikel Losada eta Iraia Elias ditu protagonista. Primeran EITBren plataforman egongo da ikusgai.
Haurtzaroari begira jarri da Marina Palacio "Y así seguirán las cosas" filmean
Euskal zuzendariak haurtzaroari eta despopulazioari buruzko istorio bat kontatuko du bere lehen film luzean. Aitarekin batera idatzi du, eta sei urtean filmatuko dute, Palentzian.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aitor Gabilondok torturari buruzko film bat zuzenduko du
Patria seriearen sortzaileak “kontakizuna osatzeko beharra” sentitzen du, “serieak zorretan nagoela sentiarazi eta gero”. EITB proiektuan parte hartzen ari da.
Petrus me fecit, Helena lapidem meum reflexa est
Zorteak zera eman dio Petrus zinema piezari: testura ezberdin bat, bene-benetakoa, plantak egiten ez dituena.