Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Perlak saileko 'The voice of Hind Rajab', Publikoaren Sariaren irabazlea

Han recogido el premio su Productora Odessa Rae y el actor Motaz Malhees. "Este galardon significa que el público ha escuchado la voz de Hid", una niña que murió tras permanecer durante horas en un vehículo tiroteado por el Ejercito israelí.
18:00 - 20:00

Odessa Rae eta Motaz Malhees, 'The voice of Hind Rajab' filmaren ekoizleak. Bideotik ateratako irudia.

Perlak saileko The voice of Hind Rajab pelikula izan da Publikoaren sariaren irabazlea. Odessa Rae ekoizleak eta Motaz Malhees aktoreak jaso dute saria.  Aktoreak azaldu duenez, sari honek esan nahi du "publikoak Hid-en ahotsa entzun duela"; alegia, Israelgo Armadak tirokatutako ibilgailu batean ordu luzez egon ondoren hil zen neskatoaren ahotsa.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X