"The voice of Hind Rajab" filmak irabazi du Publikoaren Saria
Kaouther Ben Hania zuzendari tunisiarrak jaso du jasangarritasuna eta elkartasuna saritzen dituen saria Donostiako Zinemaldian.
"The voice of Hind Rajab" filmeko lantaldearen zati bat Donostiako Zinemaldian, Gazan, genozidioaren aurkako manifestazioan. Argazkia: Europa Press.
The voice of Hind Rajab filmak irabazi du Donostia Hiria Publikoaren Saria Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioan.
Kaouther Ben Hania zuzendari tunisiarraren filmak 9,52 puntuazioa lortu du 10etik, oso kalifikazio altuko bozketan.
The voice of Hind Rajab filmak birsortzen ditu 6 urteko neskato batek Ilargi Gorriko boluntarioekin izandako elkarrizketak. Boluntarioek bizitza salbatu nahi zioten, bera auto batean familiaren gorpuekin zegoen bitartean.
Perlak sailaren barruan, beste jaialdi batzuetan egindako lan aipagarrienak erakusten dira. Horretan, beste hamabost filma izan dira sariaren lehian.
Donostia Hiria Publikoaren Sariak saritzen du Nazio Batuetako eta Euskadiko jasangarritasun- eta elkartasun-balioak hobekien islatzen dituen filma.
Zinemari buruzko albiste gehiago
"Aro berria" Irati Gorostidiren filmak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du New Directors atalean
"Aro berria" filmak istorio hau kontatzen du: Ur-kontagailuen fabrika bateko langileak batzartu egin dira azkenean aurrera egingo ez duen greba bat eztabaidatzeko. Desengainatuta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuko dituzte errotiko transformaziorako dituzten nahiak. Batzuek fabrika utzi eta mendietako komunitate isolatu batean integratuko dira, non dozenaka gaztek bilaketa bizia egingo duten esperientzia katartiko partekatuen medioz.
Perlak saileko 'The voice of Hind Rajab', Publikoaren Sariaren irabazlea
Perlak saileko The voice of Hind Rajab pelikula izan da Publikoaren sariaren irabazlea. Odessa Rae ekoizleak eta Motaz Malhees aktoreak jaso dute saria. Aktoreak azaldu duenez, sari honek esan nahi du "publikoak Hid-en ahotsa entzun duela"; alegia, Israelgo Armadak tirokatutako ibilgailu batean ordu luzez egon ondoren hil zen neskatoaren ahotsa.
"Los domingos" filmak jaso du Zinemaldiko Euskal Zinemaren Irizar saria
Alauda Ruiz de Azua filmaren zuzendariak hunkituta jaso du Ane Gabarain buru izan duen epaimahaiak ebatzitako saria.
Gonbidatu berezi bat, Zinemaldiko itxiera gala irekitzeko
Enrique Amilibia aktoreak aurkeztu du, jaialdiaren itxiera galan, Zinemaldiaren 73. edizioaren laburpen bideoa.
EITBk Jennifer Lawrence elkarrizketatu du, Zinemaldiko Donostia Saria irabazi ondoren
Aktore gazteak Die, My Love filma aurkeztu du Donostian, erditze osteko estresa duen ama bati buruzkoa. "Lynne Ramsay zuzendaria gure garaiko handienetakoa da. Bere poesiak eta zinemagintzak ikustea merezi dute", esan du. Oraindik ezin izan du hiriaren erdigunetik irten, baina prest agertu da.
Alauda Ruiz de Azuaren ‘Los Domingos’ filmak jaso du Feroz saria
Barakaldoko zuzendariak filmaren "konplexutasuna" nabarmendu du, eta eskerrak eman dizkie komunikabide eta kazetariei saria berari emateagatik.
Nori emango zenioke zure Urrezko Maskorra?
Donostiako Zinemaldia osoan zehar jaialdian lanean aritu diren lankideei eskatu diegu sari nagusi bat banatu dezatela. Ohiko kinielatik haratago, nori eman Urrezko Maskorra?
"Zeru ahoak" telesailaren tonua eta estetika goraipatu ditu Mikel Zumetak
ORAINeko zinema kritikariak bereziki gomendatu du EITBren telesaila, Sail Ofizialean aurkeztua. Gainera, Tejeroren estatu-kolpeari buruzko "Anatomía de un instante" telesaila eta Donostia Saria irabazi duen Jennifer Lawrencek ekarritako "Die My Love".
Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren 'Maspalomas' filmak jaso du Gehituk emandako Sebastiane Saria
Epaimahaiaren ustez, filmak "ikusezintasunera kondenatuta egon den belaunaldi bati begietara begiratzera behartzen du"