Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
SARIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lekeitioko 48. Euskal Zine Bilerak Urrezko Antzarra eta Zilarrezko Antzarra eman ditu

Film onenaren saria Eneko Muruzabal Elezcanoren “Planetagatik” lanak irabazi du, "film borobil eta jostaria" osatzeagatik. Zuzendari onenaren saria Aitzol Saratxagak jaso du, “Ehiza” filmean egindako lanagatik. EITB Ikuslearen saria, berriz, Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravoren “Eraman zutela” lanak eskuratu du.

Lekeitioko 48. Euskal Zine Bilerak Urrezko eta Zilarrezko Antzarraren saridunak eman ditu ezagutzera

Lekeitioko 48. Euskal Zine Bilerak sariak eman ostean ateratako familia argazkia. Argazkia: Euskal Zine Bilera

Lekeitioko 48. Euskal Zine Bilerak bere Sail Ofizialeko Lehiaketaren irabazleak eman ditu ezagutzera. Guztira, 20 film labur izan dira lehian, eta urriaren 16tik 18ra bitartean ikusi ahal izan dira Ikusgarri zine aretoan. Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravoren “Eraman zutela” lanak irabazi du EITB Ikuslearen saria (Zilarrezko Antzarra eta 750 euro).

Eneko Muruzabal Elezcanoren “Planetagatik” lanak irabazi du Film onenaren saria, "film borobil eta jostaria osatzeagatik. Egun pil-pilean dugun gai bat hartu, krisi ekologikoa, eta ausardiaz eta umorez tratatzeko gaitasuna dauka”. Hortaz, berarentzat 48. Euskal Zine Bilerako Urrezko Antzarra eta 3.000 euroko saria.

Aitzol Saratxagak, berriz, Zuzendaritza onenaren saria jaso du, “Ehiza” filman egindako lanagatik. Epaileek hurrengo azpimarratu dute: “Lan korala izanik zuzendariak dena lotzeko abilezia erakutsi du. Animazioa eta fikzio ez animatua baita, era original batean ondo uztartuta dago. Elezahar bat kontatzeko erakutsi duen birtuosismoagatik eta istorioak duen erritmo zainduagatik. Azkenik, istorioan euskararen txertaketa  oso ondo landua dagoela aipatzekoa da”. Berarentzat 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.

Ana Ines Landeta eta Lorea Lyonsen “Azkena” filmak eraman du Gidoi onenaren saria (1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra), amatasunaren gaia "oso era originalean" mahaigaineratzen baitu. Halaber, Ekaitz Bertizen “Erreka zoko hortan” filmarentzat izan da Benito Ansola saria. Irabazleak Zilarrezko Antzarra eta 1.000 euroko saria jaso du. Bestalde, Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravoren “Eraman zutela” lanak, berriz, Epaimahaiaren Aipamen Berezia lortu du.

Azkenik, Euskal Zinemaren Begiradarekin Pantailak Euskaraz egitasmoa omendu du 48. Euskal Zine Bilerak, euskal zinemagintzaren figura eta ekimena dela eta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X