“Los domingos”ek Santurtzine jaialdia irekiko du, ostegunean
Alauda Ruiz de Azuaren lana Ezkerraldeko herriko jaialdian izango da ikusgai zinemetara iristeko bezperan. EITBk Euskal Pantailak saila babestuko du, euskal zortzi film lehian jarriko dituena.
Santurzine Santurtziko zinema jaialdiak 13. edizioa biziko du urriaren 23tik azaroaren 1era. Hogeita hamar film labur baino gehiago lehiatuko diren edizio honetan, Estatu mailako sailean zein Euskal Pantailak atalean, eta Los domingos (urriak 23) eta La misteriosa mirada del flamenco (urriak 30) aurrestreinatuko dituzte.
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
Estatu mailako sailean, hamar film labur izango dira. Aurten ere, EITBk Euskal Pantailak izeneko saila babestuko du, eta bertan Euskal Herriko zortzi film labur lehiatuko dira: 29 de febrero (Diego Fandos), A-maniki (Elixabet Nuñez), Las amigas (Emilio Encabo Lucini), Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz), Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastián), Planetagatik (Eneko Muruzabal), Pottoki Pot (Iker Aguirre) eta Tragedium (Gastón Haag).
Ane Pikaza eta Jessica Alonso aktoreak eta Nerea Alberdi konpositoreak sarituko dute euskal film laburrik onena.
Berritasunen artean, hilaren 25ean, Urko Olazabal aktoreak elkarrizketa eta eskola magistrala egingo ditu Oriol Jauregian, eta hilaren 26an bigarren eskuko zinemaren (DVD, BluRay eta VHS) azoka egingo dute Parke Nagusian.
Azaroaren 1ean, Serantes Kultur Aretoak amaiera gala eta sari banaketa hartuko ditu, eta omenaldia eta Serantes saria eskainiko dizkiote Javier Gurruchaga musikari eta aktoreari.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman
Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.