EITB-REN PARTE-HARTZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Argi gorriak” seriea azaroaren 7an estreinatuko dute, Bartzelonako Serielizados jaialdian

Itziar Ituño protagonista duen “komedia garratzak” thriller ukitua du. Jaialdiaren Sail Ofizialean lehiatuko da, 2026an EITBko Primeran plataforman estreinatu aurretik.

Itziar Ituño "Argi gorriak" seriean
Itziar Ituño da "Argi gorriak" serieko protagonista. Argazkia: Alejandra Donat.

Argi gorriak Alex Merino, Alejandra Arrospide eta Alberto Gastesiren (Gelditasuna ekaitzean, Singular) telesaila Serielizados Bartzelonako telesail jaialdiaren 12. edizioan estreinatuko dute, azaroaren 7an, Bartzelonako Mooby Aribau zinemetan.

EITBren parte-hartzea duen lanak “umorea, intriga eta familia-drama uztartzen ditu”,  eta Itziar Ituño du protagonista. Elena Mugica da, bikoizketako aktore bat; errutinan murgilduta bizi dela, senar ohia ustekabean itzuliko da, iktus batek jo ostean, eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahasita agertuko da.

Kataluniako jaialdian, lehen hiru kapituluak ikusi ahalko dira, jatorrizko bertsioan (euskara).  Guztira, 30 minutuko 8 atal izango ditu, “aukeratutako familia, identitatea, talka kulturala, lan prekarietatea, LGTBIQ+ ikusgarritasuna eta beste hainbat gai kutsu lotsagabe, arin eta guztiz emozionalarekin” nahasi dituztenak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X