“Argi gorriak” seriea azaroaren 7an estreinatuko dute, Bartzelonako Serielizados jaialdian
Itziar Ituño protagonista duen “komedia garratzak” thriller ukitua du. Jaialdiaren Sail Ofizialean lehiatuko da, 2026an EITBko Primeran plataforman estreinatu aurretik.
Argi gorriak Alex Merino, Alejandra Arrospide eta Alberto Gastesiren (Gelditasuna ekaitzean, Singular) telesaila Serielizados Bartzelonako telesail jaialdiaren 12. edizioan estreinatuko dute, azaroaren 7an, Bartzelonako Mooby Aribau zinemetan.
EITBren parte-hartzea duen lanak “umorea, intriga eta familia-drama uztartzen ditu”, eta Itziar Ituño du protagonista. Elena Mugica da, bikoizketako aktore bat; errutinan murgilduta bizi dela, senar ohia ustekabean itzuliko da, iktus batek jo ostean, eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahasita agertuko da.
Kataluniako jaialdian, lehen hiru kapituluak ikusi ahalko dira, jatorrizko bertsioan (euskara). Guztira, 30 minutuko 8 atal izango ditu, “aukeratutako familia, identitatea, talka kulturala, lan prekarietatea, LGTBIQ+ ikusgarritasuna eta beste hainbat gai kutsu lotsagabe, arin eta guztiz emozionalarekin” nahasi dituztenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da