Brigitte Bardot aktore frantziarra hil da, 91 urte zituela
Aktore eta abeslaria Frantziako zinemaren ikonoa eta 1950eko eta 1960ko hamarkadetako ikur erotikoa izan zen.
Brigitte Bardot aktore eta abeslaria, zinema frantsesaren ikonoa eta 1950eko eta 1960ko hamarkadetako ikur erotikoa, hil da, 91 urte zituela, bere fundazioak igande honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Et Dieu… créa la femme (1956), La Vérité' (1960) eta Le Mépris (1963) filmetako protagonista Frantziako zinemako azken izar handietako bat zen, Alain Delon 2024an hil ondoren.
Pantaila handian ibilbide labur baina arrakastatsua egiteaz gain, Brigitte Bardotek ibilbide luze bezain entzutetsua izan zuen musika munduan.
J' ai t 'aime... moi, non plus singleak, 1967an Serge Gainsbourg bere maitale ohi eta chanson française generoaren enfant terriblearekin grabatutakoak, ospe handia eman zion.
Zinema eta musika munduan aritzeaz gain, animaliak babestearen aldeko aktibista gisa ere egin zen famatu. 1970eko hamarkadan foken ehiza salatzen Kanadan ateratako argazkiak ospetsu bihurtu ziren. Horrez gain, ezin ahaztu Euskal Herrian bere fundazioak Bixente Larralde pilotaria salatu zuela oilar bati hortzekin burua kentzeagatik.
Azkenaldian, berriz, Bardotek publikoki defendatu ditu joera erreakzionario eta xenofoboak, eta Jean-Marie Le Penen eta haren alaba Marine Le Pen eskuin-muturreko politikarien gertuko agertu da.
Mugimendu feministarekin ere izan zuen ika-mika, gizonen eta emakumeen arteko harremanei buruz zuen ikuspegiarengatik.
Aktoreak denbora zeraman Saint-Tropezko bere etxean sartuta, oinez egiteko zailtasun handiak zituela eta bizitza publikotik urrun.
Zure interesekoa izan daiteke
Samantha Hudson espainiar musikaria da Beldurrezko Astearen kartelaren protagonista
Donostiako zinema jaialdiaren kartelak Cinemasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa omendu du, horren 50. urteurrenean. Argazkiaren koordinazioaz Pedro Mambrú arduratu da, eta Javier Bermejo eta Chus Feijóo dira bere egileak.
Ez zinen zu, Lapulapuk hil zintuen zu, Ni inguratzen lehena
Magalhaes filmak Lope de Agirre, Fritzcarraldo, Hernan Cortés, Diego de Ibarra zein Pascual de Andoyagaren antzeko konkistatzaile, menderatzaile, esploratzaile, esplotatzaile, nabigatzaile iluminatuekin zerikusi franko izan zuen Porton jaiotako Fernão de Magalhãesen delirioa azaltzen du.
Brydie O’Connor zuzendariaren "Barbara Forever" dokumentala, 2026ko Zinegoak jaialdiko sari nagusiaren irabazlea
Lanak Barbara Hammer zinegile ezagunaren bizitza, obra eta ondarea aztertzen ditu bere artxiboko materialaren bidez. Aurtengo edizioko filmik nabarmenena izan da, hiru sari irabazi baititu.
"Dekoratua" filmak Paul Grimault saria irabazi du Annecyko zinema jaialdian
Uniko euskal ekoiztetxearen filmak animaziozko zinema jaialdiaren sari garrantzitsuenetan hirugarrena bereganatu du.
ZUZENEAN: Zinegoak jaialdiaren amaiera gala
Mikel Rueda “Boga” seriea zuzentzen ari da EITBrentzat
Sei ataleko seriea Mikel Santiagok eta Txemi Parrak sortu dute, eta Mikel Losada eta Iraia Elias ditu protagonista. Primeran EITBren plataforman egongo da ikusgai.
Haurtzaroari begira jarri da Marina Palacio "Y así seguirán las cosas" filmean
Euskal zuzendariak haurtzaroari eta despopulazioari buruzko istorio bat kontatuko du bere lehen film luzean. Aitarekin batera idatzi du, eta sei urtean filmatuko dute, Palentzian.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aitor Gabilondok torturari buruzko film bat zuzenduko du
Patria seriearen sortzaileak “kontakizuna osatzeko beharra” sentitzen du, “serieak zorretan nagoela sentiarazi eta gero”. EITB proiektuan parte hartzen ari da.
Petrus me fecit, Helena lapidem meum reflexa est
Zorteak zera eman dio Petrus zinema piezari: testura ezberdin bat, bene-benetakoa, plantak egiten ez dituena.