9. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizatasunaz, naturaz eta etorkizunaz jardungo dira Zinema eta Zientzia zikloan

Planet of the Apes filmak irekiko du zikloa Gasteizen (urtarrilak 7), Iruñean (urtarrilak 8), Donostian (urtarrilak 9) eta Bilbon (urtarrilak 10), gaztelaniazko azpidatziekin. Film batzuk Donibane Lohizunen ere proiektatuko dira, ohi bezala.

CHARLTON HESTON, KIM HUNTER, LINDA HARRISON y RODDY McDOWALL en EL PLANETA DE LOS SIMIOS, 1968 (PLANET OF THE APES), dirigida por FRANKLIN J. SCHAFFNER. Copyright 20TH CENTURY FOX. Credit: 20TH CENTURY FOX / Album

"Planet of the Apes" izango da zikloko lehen filma. Argazkia: 20TH CENTURY FOX.

'Zinema eta Zientzia' zikloaren bederatzigarren edizioak “gizatasunaz, naturaz eta etorkizunaz hausnartzea” proposatuko du gaurtik, urtarrilak 7, aurrera. Zikloa Planet of the Apes filmaren proiekzioak abiatuko du.

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostiako Zinemaldiak antolatuta, zikloa bere ohiko egoitzetara itzuliko da Gasteizen (Artium Museoa), Donostian (Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa), Bilboko Arte Ederren Museoan (gaur egun EHUko Bizkaia Aretoa-Sala Mitxelena), Iruña (Golem Baiona zineman) eta Donibane Lohizunen (Cinéma Le Sélect).
   
Zikloak proposatuko dituen filmak biologiaz, fisikaz, ekologiaz, antropologiaz, matematikaz eta etikaz hitz egiten duten filmak proposatu ditu edizio honetarako, hala nola Tximinoen planeta, Haur basatia (azpitituluak euskaraz), Sare soziala (azpitituluak euskaraz), Txoriak, Eulia, Irakasle kaskarina, Los destellos, Hirugarren gizona (azpitituluak euskaraz)…

Hilabete hauetan zehar, film bakoitza DIPCko, EHUko, ikerketa-zentroetako eta biologia, kimika, akustika, antropologia eta filosofia esparruetako espezialistek aurkeztuko dute: Pedro Miguel Etxenike, Juan Jose Gomez Cadenas, Gines Morata

Programa Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean proiektatuko da oso-osorik, eta Donibane Lohizunen, berriz, Haur basatia, Sare soziala, Eulia, Hirugarren gizona, Narayama bushiko eta Kaze no Tani no Naushika ikusi ahal izango dira.

Sarrerak (3,50-6 euro) Tabakalerako, Artium Museoko eta Arte Ederren Bilboko Museoko webguneetan eta leihatiletan eskuratu ahal dira, baita Le Sélect eta Golem-Baiona zinemenetan ere.

Informazio guztia Filmategiaren webgunean kontsultatu ahal da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X