Dokumentalen jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Benetako istorioak", Fipadoc Biarrizko jaialdian

Bederatzi egunean, 150 film ikusteko aukera izango da Lapurdiko udalerrian. Espainiako eta Portugalgo lanei garrantzi berezia eman diete egitarauan, eta hainbat euskal ekoizpen izango dira, hala nola Idi film laburra eta Akelarre plaza taldearen inguruko dokumentala.

"Idi" Beñat Gerekaren dokumental laburra

Beñat Gerekak "Idi" film labur dokumentala estreinatuko du Fipadoc jaialdian

Fipadoc zinema dokumentalaren Biarrizko jaialdiaren 8. edizioa urtarrilaren 23tik 31ra egingo dute, Lapurdiko kostaldeko herrian. Egun horietan, 150 film ikusteko parada izango da “benetako istorioen jaialdian”.  

Istorio horien artean egongo dira Ukraina eta Palestinakoak, Donostiako Zinemaldian saritu zuten Historias del buen valle Jose Luis Guerinen filma edo, esaterako, L'homme qui valait six milliards Julien Assangeri buruzko lana (Eugene Jarecki), Elon Muski buruzko beste film bat, Andreas Pichler alemaniarrarena, eta Eaux noires Natxo Leuza nafarrak klima aldaketaren inguruan Bangladeshen filmatu duen dokumentala.

35 herrialdetako 150 dokumental ikusiko dira guztira aurten, Espainiako eta Portugaleko lanei arreta berezia jarrita, 2023an herrialde baltikoekin, 2024an Italiarekin eta iaz Balkanekin egin zuten bezala. 

Euskal istorioek ere aurkitu dute beren tokia jaialdiaren programazioan. Akelarre: marearen kontra Akelarre taldeari buruzko dokumentala ikusi ahalko da, Arantxa Aguirrek Jone Laspiur gidari zela Chillida Lekun filmatutako Ciento volandoPopel Oier PlazarenaMalandain, quand l’amour prend corps Biarrizko balleteko koreografoari buruzko pelikula eta Maite Ibañezen Memoria eraikiz, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X