Oscar sarietarako izendapenak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean

Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.

Edición 83 de los Premios Globos de Oro
2026ko sari-denboraldiak baditu lehen protagonista nabarmenak. Jacob Elordi Oscar sarietarako izendatu dute Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean.
 
Film Onenaren kategorian, Los pecadores da faboritoa, Ryan Cooglerrek zuzendua eta Michael B. Jordan protagonista duena. Filmak marka hautsi du, 16 izendapenekin, All About Eve, Titanic eta La La Land lanek baino gehiago. One Battle After Another lanak 13 hautagaitza lortu ditu. Affeksjonsverdi, Marty Supreme eta Frankenstein filmek, berriz, bederatzi dituzte, eta Hamnetek zortzi. Bestalde, Oliver Laxeren Sirat filma Nazioarteko Film Onenaren eta Soinu Onenaren sailetan lehiatuko da.

Gizonezko aktore onenaren sailean, Timothee Chalamet (Marty Supreme), Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Michael B. Jordan (Sinners) eta Wagner Moura (O agente secreto) izendatu dituzte, eta denboraldi zinematografikoko emanaldi aipagarrienetako batzuk dira.

Emakumezko aktore onenaren sailean, Emma Stone (Bugonia), Jessie Buckley (Hamnet), Rose Byrne (If I Had Legs I'd Kick You), Kate Hudson (Song Sung Blue) eta Renate Reinsve (Affeksjonsverdi) dira hautagaiak.

 

Antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren sailean, Benicio del Toro (One Battle After Another), Jacob Elordi (Frankenstein), Delroy Lindo (Sinners), Sean Penn (One Battle After Another) eta Stellan Skarsgård (Affeksjonsverdi) lehiatuko dira. Antzeztaldeko emakumezko aktoreen artean, hauek izendatu dituzte: Elle Fanning (Affeksjonsverdi), Amy Madigan (Weapons), Wunmi Mosaku (Sinners), Teyana Taylor (One Battle After Another) eta Inga Ibsdotter Lilleaas (Affeksjonsverdi).

Zuzendari onenaren sailean, Paul Thomas Anderson (One Battle After Another), Chloe Zhao (Hamnet), Ryan Coogler (Sinners), Josh Safdie (Marty Supreme) eta Joaquim Tier (Affeksjonsverdi) daude.

Dokumentalen sailean, The Alabama Solution, The Perfect Neighbor, Cutting Through Rocks, Come See Mee in the Good Light eta Mr. Nobody Against Putin izango dira lehian.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X