Miguel Garces aktoreak jasoko du Zinemastearen Gutako Bat saria
Garcesek larunbatean jasoko du Arabako zinemagintzako profesional nabarmenei ematen zaien golaroda, Zinemastea jaialdiaren amaiera galan.
Vital Fundazioak Miguel Garces aktoreari emango dio Arabako zinemagintzako profesional nabarmenen lana aitortzen duen Gutako Bat saria, Zinemastea euskal zinemaren jaialdiaren baitan. Garcesek larunbatean jasoko du saria, urtarrilaren 31n, Zinemastearen itxiera ekitaldian.
Vital Fundazioak jakinarazi duenez, Valladoliden jaiotako aktoreak antzerki independentearen alorrean ekin zion bere ibilbide artistikoari, eta Zascandil antzerki taldea eta Zanguango Teatro konpainia enblematikoetako kide izan zen.
Azken horrekin, 2020an, orain arte bere karreran izan duen aintzatespen handienetakoa lortu zuen: kaleko ikuskizun onenaren Max antzerki saria, Al otro lado lanagatik. Gainera, lan horren egilekidea ere bada.
Zineman, kritikak eta publikoak goraipatu dituzten hainbat filmetan hartu du parte Garcesek, hala nola Maixabel, 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola), Nina (Andrea Jaurrieta) eta Los domingos Alauda Ruiz de Azuaren lan saritua. Hain zuzen ere, azken film horrek ekarri dio aurtengo Goya sarietan aktore protagonista onenaren ataleko izendapena. Mariam Touzaniren Calle Málaga eta Rodrigo Sorogoyenen El ser querido filmak estreinatzeko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.