Maiatzak 8-16
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du

Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.

Aranzazu Calleja Ohorezko FANT saria
Aranzazu Calleja

FANT Bilboko Udalak antolatzen duen fantasiazko zinema jaialdiak Aranzazu Calleja musikagile bilbotarrari emango dio 32. edizioko Ohorezko FANT saria, "gaur egungo musika zinematografikoaren sortzaile nabarmenetakoa" baita, aurten maiatzaren 8tik 16ra egingo duten jaialdiaren antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez.

Callejaren lanen artean, El hoyo, Los aitas, Cinco Lobitos, Marco, Maspalomas, Irati eta Akelarre filmen musika dago, azken bi horiek Maite Arroitajauregi "Mursego"rekin elkarlanean.

Bestalde, antolakuntzak jakinarazi du La Casa en el Árbol Luis Calderonen filmak irekiko duela FANTen 32. edizioa, maiatzaren 8an. Bizkaian filmatutako slasher filmak Sandra Escacena, Claudio Portalo, Kandido Uranga, Mala Rodriguez, Apolonia Lapiedra, Ai-xing Cobos, Asier Hernández eta Inge Ugarte ditu protagonista.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X