Maiatzak 8-16
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
'Erreka zoko hortan' film laburra (2025, Ekaitz Bertiz) Fant jaialdian proiektatuko dute.
"Erreka zoko hortan" film laburra Sail Ofizialean lehiatuko da

Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 29 film labur proiektatuko ditu 32. edizioaren Sail Ofizialean, maiatzaren 8tik 16ra.  Gainera, jaialdiak iragarri du Eugenio Mira zuzendari, musikari eta idazleari emango diola Fantastikoaren Izarra saria, bere aitortza nagusia.

Sail Ofizialean nazioarteko bederatzi film laburrek parte hartuko dute: 'Bath Bomb' (2024, Colin G Cooper), 'The Call' (2025, Kiko Prada), 'Cara de cona' (2026, Guillermo de Oliveira), 'La dernière neige' (2025, Bouquet-populus Rodolphe), 'Hyena' (2025, Altay Ulan Yang), 'Pobre Marciano' (2025, Alex Rey), 'Lo que te falta' (2025, Sara Bermejo), 'Tinieblas' (2025, Raul Cerezo eta Carlos Moriana) eta 'Unclean ' (2024, Simon Chouinard).

Sail Ofizialaren barruan, FANT Laburrean-Euskal Filmak atalean, lan hauek ikusi ahalko dira: 'El agujero' (2025, Daniel Gomez Mugica), 'Arditurri' (2025, Oihan Gastesi eta Ander Arrieta), 'Aziza y el último hombre bueno' (2025, David Ontoria), 'Azpian' (2025, Danel Garay eta Laura Barquin), 'El cuerpo de Cristo' (2025, Bea Lema), 'Erreka zoko hortan' (2025, Ekaitz Bertiz), 'Glory Hole' (2025, Andoni Fernandez), 'Hariaren amaiera / Al final del hilo' (2025, Aitor Molina), 'Última salida' (2025, Egoitz Diaz Ibargoitia) eta 'Zezena eta umea' (2025, Igor Garcia Piñas).

Orobat, Ikuspegi Fantastikoa Laburrean atalean beste hamar film emango dira: 'Arca' (2025, Italia, Lorenzo Quagliozzi), 'Baile con la muerte' (2024, Espainia, Carlota Masso), 'Ghosting' (2024, Yago Casariego), 'Kámen osudu' (2025, Txekiar Errepublika, Julie Cerna), 'Lantern' (2026, Alemania, Leopold Schraudolph), 'Open Mic' (2025, Espainia, Jano Santos), 'Ortega' (2025, Espainia, Alvaro Pita), 'The Sentry' (2025, Kanbodia-Norvegia-AEB, Jake Wachtel), 'Tenéis que verlo' (2025, Espainia, Nacho Solana) eta 'The Veil' (2025, Brasil, Gabriel Motta).

Bestalde, Fantek Eugenio Mira zuzendari, musikari eta idazleari emango dio 2026ko edizioko Fantastikoaren Izarra saria, jaialdiak banatzen duen aitortza nmagusia.

Eugenio Mira da edizio honetako sarituen artean antolakuntzak ezagutzera eman duen bigarren protagonista, Aranzazu Calleja bilbotar konpositorearen ondoren; Callejak edizio honetako Ohorezko FANT saria jasoko du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X