De Juana Chaosek bere estradizioaren aurkako helegitea aurkeztu du
Iñaki de Juanaren abokatuak gaur aurkeztutako helegitea aztertuko du Ipar Irlandako apelazio epaitegiak, ostiraletik aurrera. Horrela erantzun diote preso ohia Espainiara estraditatzeko Tomas Burgess epailearen erabakiari.
Espainiako Justiziak, De Juanari egozten zion terrorismoa goratzeko delituagatik estraditatua izan zitekeen irizpena eman zuen Tomas Burgess epaileak, martxoaren 1ean. Hain zuzen, legedi britaniarrak antzeko delitu bat onartzen zuela argudiatu zuen.
Martxoaren 1ean bertan aurreratu zuenez, Edward Fitzgerald De Juana Chaosen abokatuak, Belfasteko lehen auzialdiko epaitegiaren erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztu du, eta "bere bezeroaren osasun egoera" ardatz dituzten alegatuak aurkeztuko ditu.
2008ko abuztuan, kartzelatik atera zenean, emakume batek Donostiako bere omenaldian irakurri zuen eskutitzaren egilea den argitzeko galdekatu nahi du Espainiako Justiziak preso ohia.