Pastor (PSE): 'Ezker abertzalearen urratsa norabide onean doa'
Ezker abertzalearen alderdi berriaren estatutuak oso osorik irakurri arte itxarongo dutela esan du gaur Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak. Hala ere, Batasunak emandako urratsa "norabide onean" doala gaineratu du. "Orain, jarrerak adierazpenekin bat datozen ikusi behar dugu".
Horrez gain, alderdi berriaren legeztatzeaz epaileek erabaki beharko dutela esan du Pastorrek. Alderdi politikoek epaitegien erabakian errespetatu beharko dituztela azpimarratu du sozialisten bozeramaileak.
Gai honi "arreta handiz" begiratuko diotela esan du Pastorrek, eta estatutuak irakurri egingo dituztela gaineratu du. Orain arte entzundakoa "garrantzitsua" dela onartu du PSEko ordezkariak.
Historian lehen aldiz zentzu honetan egindako adierazpena entzun dugu, eta hori garrantzitsua da", azaldu du.
PP: "Batasuna ez da inoiz zintzoa izan"
Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari orokorraren hitzetan, Batasuna ez da inoiz "zintzoa izan" egin dituen apustuetan. "Ez du inoiz egia esan, ez dira zintzoak izan", esan du popularrak.
Bide politikoak jorratuko dituela "aspaldi" esan du Batasunak, PPren ustez. "Bitartean, ETAk hilketei eta estortsioari eutsi egin die, eta Batasunaren buruzagiek ETAren iharduera babestu egin dute".
"Epaileek Batasuna eta ETA gauza bera direla probatu zutenetik legea saihesten saiatu dira, hiritarrei iruzur egin nahi izan diete, hauteskundeetan egon ahal izateko", esan du Oyarzabalek.
Gaurko ekitaldian, Batasuna ETArengandik aldendu ez dela uste du PPk.
Hamaikabat: "Legeztatuko badute, hauteskundeak deitu beharko dira"
Ezker abertzalearen alderdi berria legeztatzen badute, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu beharko lituzketela uste du Iñaki Galdos Hamaikabateko presidenteak. "Ez genuke 2013. urtera arte itxaron behar", gaineratu du.
Ezker abertzaleak aurretik iragarri zituen pausuak "berretsi egin dituela" uste du Hamaikabateko arduradunak.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri