Lapurdi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atxilotutako Segiko ustezko hiru kideetatik bi kartzelan sartu dituzte

Frantziako Polizia Judizialak atxilotu du Lapurdin Endika Perez Segiko ustezko kidea. Perezekin, zazpi dira jada Espainiako Justiziak emandako euroaginduen ondorioz atxilotutako gazteak.

Asteazken honetan Basusarren atxilotutako Segiko ustezko hiru kideetatik bi kartzelan sartu dituzte. Jacinto eta Xalbador Ramirez Cruz espetxera bidali dituzte beraien aurkako euroaginduen berri eman ostean.

Iturri ofizialen arabera, atxilotuak Pauko Auzitegiko Fiskaltzaren aurrean izan dira, eta ondoren, espetxera bidali dituzte, Auzitegi Nazionalak beraien aurka aurkeztutako euroagindueen harira Frantziako agintarien erabakiaren zain.

Endika Perez Gomez da atxilotu duten Segiko ustezko hirugarren kidea. Baliteke ostegunean Pauko Auzitegira eramatea.

Frantziako Polizia Judizialak Polizia Nazionalarekin batera atxilotu du gaur Basusarren (Lapurdi) Endika Perez Segiko ustezko kidea. Perezekin, zazpi dira jada Espainiako Justiziak emandako euroaginduen ondorioz atxilotutako gazteak.

Terrorismoaren kontrako borrokan aritzen diren iturriek jakitera eman dutenez, 13:00a aldera atxilotu dute Perez euroaginduen kontra eta bere lagunen atxiloketa salatzeko emandako prentsaurrekoaren ostean.

Perezen atxiloketaz gain, Jacinto eta Xalbador Ramirez atzeman dituzte gaur goizean, Bergoi Madernaz eta Aiala Zaldibar atxilotu zituzten Baionan eta Aitziber Plazaola eta Beñat Lizeaga Urkidi egun berean Donibane Garazin.

Beraz, urritik atxilotzeko eta entregatzeko euroagindupean dagoen eta atzeman ez duten Segiko ustezko buruzagi bakarra Irati Tobar Eguskiza da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lehendakaria agintaldiko politika orokorreko bigarren eztabaida prestatzen ibili da alderdikideekin

Bere agintaldiko politika orokorreko bigarren eztabaidari helduko dio bihar, osteguna, Imanol Pradalesek. Bertan, ekonomian jarriko du arreta, nazioarteko testuinguru korapilatsuaren eta inflazioaren igoeraren aurrean. Herritarrak kezkatzen dituzten beste arazo batzuk ere hartuko dituzte hizpide; hala nola etxebizitza, osasuna, hezkuntza, segurtasuna eta immigrazioa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X