Hauteskunde orokorrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egibarrek baztertu egin du Bildu-Aralar-EAJ koaliziorako proposamena

Joseba Egibarrek esan du batzuentzat "erakargarria" izan daitekeela Bilduk EAJri eta Aralarri koalizioa egiteko egindako proposamena, "baina zintzoa eta errealista" ez dela azpimarratu du.

ez dago prest datozen hauteskunde orokorretara Bildurekin eta Aralarrekin koalizioan aurkezteko. Joseba Egibarren agiri baten bidez esan duenez, "bakoitzak bere bidea egin behar du, elkarbizitza baketsuaren, eraikuntza nazionalaren eta independentziaren autopistatik ateratzeko".

Gainera, Bilduk EAJri eta Aralarri koalizioa egiteko luzatu dien proposamena "ez da zintzoa, ezta errealista ere", esan du eta ezker abertzalea Sorturen legeztatzearen zain dagoela ekarri du gogora.

"Une honetan garrantzitsuena behin betiko bakea lortzeko oinarriak ezartzea da, elkarrizketaren bidez elkarrenganako errespetua eta konfidantza bereganatzea, Sorturen legeztatzea eskuratzea, ETAk armak uztea eta gatazka politikoaren konponbiderako proposamen demokratiko positiboak zehaztea", azaldu du.

Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak uste du Bilduren proposamena "erakargarria" izan daitekeela batzuentzat, "baina ez da errealista, batzuen eta besteen lehentasun eta helburuekin bat ez datorrelako".

Gauzak horrela, "azken 35 urte hauetan euskal abertzaletasunaren bi alde ordezkatzen dituzten EAJ eta ezker abertzalea orain hauteskundeetara koalizioan joateko" zer aldatu den galdetu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X