Arnaldo Otegiren historia judiziala
Arnaldo Otegi hainbatetan eseri da akusatuen aulkian. Orotara bost aldiz espetxeratu dute. Azkena, Bateragune auzia-ren harira.
Ezker abertzaleko buruzagia 1987an kartzelatu zuten lehen aldiz, ETAko kide zela, Luis Abatua Michelin enpresaren Gasteizko buruaren bahiketan parte hartzeagatik. 1990ean geratu zen aske, zigorraren erdia bete eta gero.
Bigarrenez 2005eko maiatzaren 26an sartu zuten espetxean, Fernando Grande-Marlaskak aginduta, 'herriko tabernen' auziaren baitan. Otegik bi egun eman zituen espetxean, 400.000 euroko bermea ordaindu zuen arte. Gaur egun, aske dago auzi honetan, baina epaiketaren zain dago oraindik.
Hirugarren espetxealdia azkar etorri zitzaion, urtebeteren ostean, 20 egun lehenago izandako greba batean gertatu ziren indarkeria ekintzen "eragilea" izatea egotzita. Bederatzi egunen buruan askatu zuten, 250.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.
2007an, Auzitegi Nazionalak bigarren zigorra ezarri zion, 15 hilabete, 2003an Argalaren omenez egindako ekitaldi batean terrorismoa goratzea egotzita. Ekainaren 8an kartzelatu zuten, hots, ETAk 2006ko su-etena amaitutzat eman eta hiru egunera. 14 hilabete eman zituen kartzelan.
2009ko urrian, behin-behineko espetxealdia ezarri zioten Bateragune auzian. 2011ko irailaren 16an, Auzitegi Nazionalak 10 urteko zigorra ezarri dio.
Absoluzioak eta auzi artxibatuak
1989an, ETAko kide zela, Javier Ruperez UCDko diputatu ohia bahitzea egotzita epaitu eta absolbitu egin zuten.
2005eko azaroan, Auzitegi Nazionalak 15 hilabeteko zigorra ezarri zion, Juan Carlos I.goa erregea iraintzea leporatuta ("torturatzaileen burua" esan zion), baina EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zuen zigorra. 2011ko martxoan, Giza Eskubideen Europar Auzitegiak 20.000 euroko kalte-ordaina ordaintzera zigortu zuen Espainiako Estatua, Otegiren adierazpen askatasuna urratzeagatik.
2007ko abenduan, Auzitegi Nazionalak artxibatu egin zuen 2003an Bilbon Arkaitz Otazua ETAko kidearen alde (Ertzaintzarekin izandako tiroketa batean hil zen) egindako manifestazio batean parte hartzeagatik Grande-Marlaskak irekitako auzia.
Olaia Castresana ETAko kide zenaren (2001ean hil zen, Alacanten, lehergai bat manipulatzen ari zela) hiletan parte hartzeagatik ere auzipetu zuten, eta epaiketa 2007an egin zuten, baina absolbitu egin zuten, Fiskaltzak akusazioa bertan behera utzi eta gero.
2010eko urtarrilaren 13an, Auzitegi Gorenak artxibatu egin zuen besteak beste Otegi, Ibarretxe lehendakaria eta Patxi Lopez akusatuen aulkian eseriarazi zituen auzia. ETAren 2006ko su-etenean batzartzeagatik auzipetu zituzten.
Auzi bat epaiketaren zain, 'herriko tabernena'
Arnaldo Otegi beste auzi baten epaiketaren zain dago oraindik, Baltasar Garzonek abiatutako 35/02 auzian ere auzipetuta baitago. Batasuna ETAren mende dagoen eta erakunde terroista 'herriko tabernen' bidez finantzatzen zen ikertzen ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.