Currinen taldeak elkarrizketarako eskaintza bat egingo dio Rajoyri
Brian Currin abokatu eta nazioarteko gatazketako bitartekari adituak gidatzen duen HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeak, Mariano Rajoyren gobernuari elkarrizketarako eskaintza bat helaraziko dio. ETAren iragarpenaren ostean sortu den aro berriarekin lotutako gaien inguruan elkarrizketa bideak ezartzea da helburua.
Talde horretako kideetako batek, Alberto Spektorowskik, eman du horren berri, Israeletik egindako elkarrizketa batean. ETAren su-etenaren azken urtea "oso onuragarria" izaten ari dela adierazi du, baina prozesua "geldituta" dagoela ohartarazi du.
"PPrekin bilera bat edo solaskide bat behintzat bilatu nahi dugu. Horrela, ezker abertzaleak 'X' pausoa ematen badu, beste aldetik 'Y' pauso bat egongo dela ziurtatu nahi dugu", azaldu du.
"Harremanetarako, Urkullu lagungarria izango litzateke, PPrekin ere harremana baitu. Jada solaskide izan da, eta horrek asko lagunduko liguke", esan du adituak. "Harremanetarako Nazioarteko Taldeari talde bezala PPrekin harremanetan egotea gustatuko litzaiguke".
Prozesuaren "geldialdia", horren ustez, "pixka bat PPren emaitza da", eta "presoen inguruko hainbat mugimendu" lehenago egin zitezkeela adierazi du. "Garrantzitsua litzateke, izan ere, eskatzen dena gutxienekoa da. Ez da ETArekin hitz egitea. Denek jarraitzea nahi duten prozesuarentzat oinarrizkoa da", adierazi du. "Epe luzean Alderdi Popularrak ondorio horietara iritsi beharko du".
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri