Ezker abertzalea: 'Gobernuak gatazka armatura itzuli nahi du'
Ezker abertzaleak EAEn "gatazka armatura itzuli" nahi izatea egotzi dio Gobernuari, ETAk iragarpena egin osteko errealitatea faltsututa.
Maribi Ugarteburu Batasuna ohiaren bozeramaileak Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa kritikatu du ETAk talde logistiko ezkutu bat berregin nahi duela eta Gabonetan EAEko dendetan estortsio kanpaina bat abian jarri zuela esateagatik atzo.
Ezker abertzaleko ordezkariaren hitzetan, "erabateko lizunkeria" da "oraindik" Espainiako Gobernuak "intoxikazioaren bidea konplexurik gabe erabiltzea, agerian dagoen eta ezkutatu ezin duten errealitatea faltsutuz" (ETAk indarkeria utzi izanaren harira).
"Gatazka armatura itzultzea posible izatea nahi dute", esan du Ugarteburuk, baina "errealitatea beste bat da, eta oso ezberdina", gaineratu du.
Ugartebururen iritziz, Gobernuak jarrera hori dauka "demokratikoki eztabaida politikoari beldurra diolako".
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri