Frantziako Asanblea Nazionala, euskal presoak hurbiltzearen alde
Frantziako Asanblea Nazionalak euskal presoak senideengandik gertu dauden kartzeletara hurbiltzea eskatzen duen lege proposamena onartu zuen atzo gauean.
Lege proposamena Sauver Gandolfi-Schet (UMP) diputatu korsikarrak aurkeztu zuen eta ia aho batez onartu zen, izan ere, Fronte de Gaucheko (ezker erradikala) bi diputatu izan ziren abstentzioa eman zuten bakarrak.
Jean Grenet (UMP) Baionako alkate eta diputatuak atera zuen euskal presoen hurbiltzearen gaia Asanblea Nazionaleko eztabaidan. Azaldu zuenez, ETAk jarduera armatua utzi ondoren Euskal Herriak bizi duen egoerak “bake egonkorra aurreikusten du”, eta lege proposamenak “abiatutako prozesuari lagunduko dio”.
Baionako alkateak Aurore Martinen kasua ere izan zuen hizpide: “Gure herriko Justiziak atzera bota beharko lituzke estradizio prozedura batzuk, ezin dira berriro gertatu. Aurore Martin euskal militanteaz oroitzen naiz, ez baitu odol deliturik eta duela hilabete batzuk Baionan atxilotzeko ahalegina egin zuten eta galarazi egin zen oso egoera xelebrean".
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri