Adingabeen Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Helduekin batera delitu egin duten adingabeak haiekin epaituko dituzte

Adingabeen Legearen inguruan iragarritako erreformak Marta del Castilloren auzia bezalakoei eragingo die, kasu horretan "El Cuco" ezizenaz ezaguna den adingabea bereizirik epaitu baitzuten.
Adingabe bat epaitegira sartzen. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak Adingabeen Legearen erreforma egingo du, helduak eta adingabeak tartean dauden delitu larrietan, guztiak elkarrekin ikertuak eta epaituak izan daitezen, azken hauei eurentzako aurreikusitako legea ezarriko zaien arren.

Hala iragarri du Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak Kongresuko Justizia Batzordearen aurrean egin duen agerraldian. Bertan erreformak ez duela adingabeen eskubideen murrizketarik eragingo ziurtatu du.

Erreformak Marta del Castilloren auzia bezalako kasuei eragingo die, izan ere, "El Cuco" ezizenaz ezaguna den adingabea bereizirik epaitua izan zen. 2004ko martxoaren 11ko atentatuetan ere, adingabe bat zegoen nahasita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X