Estatuaren indarkeriaren biktimek 390.000 euroko ordaina jasoko dute
1968-1978 urteen artean Estatuaren indarkeriak eragin zituen biktimek 35.000 eurotik 390.000 euro arteko diru-laguntzak jasoko dituzte Jaurlaritzatik, gaur onartu duten dekretuaren arabera.
Euren ekintzetan heriotza edo zauriak izandako ETAko kideak ez ditu biktimatzat hartu Jaurlaritzak. Iturri berdinaren arabera, heriotzagatik Jaurlaritzaren kalte-ordaina 135.000 eurokoa izango da, baliaezintasun handiko kalte-ordaina 390.000 eurokoa, ezintasun iraunkor erabatekoa 95.000koa, ezintasun iraunkor osoa 45.000koa eta ezintasun iraunkor partziala 35.000koa.
Motibazio politikoko biktimei buruzko dekretua da gaur onartu dutena. Manuela Carmena epaileak zuzendutako taldeak egin duen dekretuak 1968-1978 epealdian Estatuaren indarkeriak eragin zituen biktimak hartzen ditu kontuan eta biktima horiek "kalte-ordainak jasotzeko, egia ezagutzeko eta justizia egiteko" duten eskubideak gauzatzea du helburutzat.
Espainiako Konstituzioa onartu zenetik gaur egun arte Estatuaren indarkeriaren ondorioz izan diren biktimak aintzat hartzeko bigarren dekretu bat egiteko asmoa dauka Jaurlaritzak.
"Modu zuzenean nahiz zeharka segurtasun indarrek, funtzionari publikoek edota Administrazio Publikoarekin elkarlanean aritzen ziren beste pertsona batzuek egindako ekintza bidegabeek eragindako sufrimendu injustuak pairatu dituzten pertsonak" joko dituzte Estatuaren biktimatzat.
Balizko biktimen kasuak aztertzeaz arduratuko den batzordea Giza-eskubideen Zuzendaritzak zuzenduko du eta honela egongo da eratuta: aipatu zuzendaritzak aukeratutako bi aditu izango dira; Eusko Legebiltzarrak aukeratutako beste bi ordezkari; Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren beste ordezkari bat; eta euskal gizartea ordezkatuko duen beste pertsona bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri