Amaiur: 'ETAk ez du inoiz hilketa gehiagorik egingo'
Iñaki Antiguedad Amaiurrek Kongresuan duen bozeramaileak gaur ziurtatu duenez, ETAk "ez du inoiz gehiago hilketarik egingo", eta ETAk urriaren 20ko adierazpenean azaldutako jarrerak "atzerakorik ez" duela azpimarratu du.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ETAk kideak biltzen jarraitzen duela esan ostean, "daturik garrantzitsuena" Euskadin hartzen ari diren neurriak direla esan du Antiguedadek, La Sexta telebista katean egindako elkarrizketa batean. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak (PPk babestuta) bizkartzainen kopurua "gutxiengora" murriztu duela azpimarratu du.
"Hori ez litzateke posible izango ETA antolatzen ari den susmoa benetan izango balute. Horrek ez du zentzurik, baina baliteke norbaitek bazterrak nahasi nahi izatea", esan du.
Fernandezek ETAren inguruan egindako beste adierazpen batzuen harira (ETAk ez zuela 2013ko hauteskundeetara arte berriro hilko esan zuen), Antiguedadek esan du "bere kordean dagoen inork" ezin dezakeela hori adierazi EAEn.
ETAk armak laster utziko ote dituen galdetuta, Antiguedadek "ikusi egin beharko" dela erantzun du; ildo horretan, bitartekotza batzorde bat dagoela ekarri du gogora, eta horren helburua ETAk armak uztea eta armategi guztiak desegitea dela azpimarratu du.
Antiguedaden hitzetan, ETAren amaiera "atzeraezina" da, baina oraindik ez da desegin jende ugari kartzelan eta atzerrian duelako; hori dela eta, ulergarria iruditzen zaio ETA "guztirako prest egotea", baina, aldi berean, "bere jendearekin zer gertatuko den jakin nahi izatea".
Azkenik, Antiguedadek esan du berak inoiz ez dituela ETAren atentatuak publikoki gaitzetsi, baina, halaber, inoiz ez dituela txalotu modu pribatuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri