Bizkartzainek tratu txarrak jasan dituztenak babestea eskatu dute
Bizkartzainek prestasuna aurkeztu dute Barne Ministerioak hala agintzen badu tratu txarrak jasan dituzten emakumeak arrisku larritik babesteko; ildo horretan, herritarrak babesten egin dituzten 25 urteetako eskarmentua eskaini dute.
Vicente del Amo Espainiako bizkartzainen elkarteko (ASES) presidenteak prentsaurrekoan azaldu duenez, ETAk indarkeria behin betiko utziko zuela iragarri zuenetik eta krisi ekonomikoaren ondorioz, lanean dauden bizkartzainen kopurua murriztu egin da: 2009an lanean zeuden 5.000 bizkartzainetik 1.500era pasatu da.
ASES bizkartzainen elkarteak Barne Ministerioari proposatu dio bizkartzainak tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeak babestera, aireko segurtasuna zaintzera edo Estatuko goi-kargudunak (ministroak eta estatu idazkariak) babestera bideratzea.
Indarkeria matxistaren biktimen harira, Del Amok azaldu du Euskadin duela urte batzuetatik bizkartzainak erabiltzen direla emakume horiek babesteko: 23 emakumek dute segurtasun pribatua eguneko 24 orduetan, eta Euskadiko aurrekontuetatik ateratzen da horiei ordaintzeko dirua.
"Zeregin handia bete dezakegula uste dugu", esan du ASES elkarteko presidenteak; izan ere, Del Amoren hitzetan, emakumeen aurkako indarkeriaren legeak ez ditu "inondik ere" indarkeria matxistak dakartzan hilketak konpondu.
Del Amoren ustetan, baliteke Estatuko Segurtasun Idazkaritzak proposamena "onartzea", eta Gobernuko zenbait kidek publikoki babestu dute aukera hori.
Hala ere, Barne Ministeriotik Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, erabakia ez dute oraindik hartu, baina ASES elkartearen proposamenak "ez du lehentasun handirik".
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri