Biktimek delitugilearen egoera ezagutzeko eskubidea izango dute
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak gaur iragarri duenez, Biktimaren Estatutu berriaren testua ekainerako izango da prest; Estatutu horrek, besteak beste, biktimek, batez ere terrorismo auzietan, delitugilearen egoeraren berri izateko eskubidea arautuko du.
Estatutu horri esker, halaber, biktimek presoen kartzelaldia arintzeko neurrien inguruko iritzia eman ahal izango dute. Hori eta beste hainbat datu eman ditu gaur Ruiz-Gallardonek Senatuko Justizia batzordean, abian jarri nahi dituen erreformen nondik norakoak azaldu dituenean.
Halaber, Zigor Kodearen erreforma ere jarriko dute abian, ohiz kanpoko neurri gisa eta delitu larrietan, terrorismoaren eta sexu erasoen kasuan esaterako, “kartzela zigor iraunkor berrikusgarria ezartzeko”.
Gallardonen hitzetan, erreformaren bidez berrikuspen prozesu bat ere ezarriko dute; hartara, zigor hori jaso duten presoei azterketak egingo dizkiete, noizean behin, gizarteratzeko moduan dauden ikusteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri