Palma Arena auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

6 urteko espetxe zigorra jarri diote Matasi ustelkeriagatik

Antonio Alemany kazetariari diru publikoarekin ordaintzeagatik kondenatu dute, izan ere, idazten zizkion diskurtsoekin bere ibilbide politikoa goraipatzea zuen helburu.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Sei urteko kartzela zigorra jarri diote Jaume Matasi ustelkeriagatik

Palmako Probintzia Auzitegiak 6 urteko zigorra ezarri dio Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohiari, ustelkeria delituagatik.

Gaur argitaratu den 'Palma Arena auziko' lehen kasuaren epaiaren arabera, Antonio Alemany kazetariari diru publikoarekin ordaintzen zizkion ibilbide politikoa goraipatzeko idazten zizkion diskurtsoak.

Administrazioari iruzur egiteagatik, prebarikazioagatik, eroskeriagatik, fondo publikoak bidegabe erabiltzegatik, bidegabeko jabetzagatik, iruzurragatik, influentzia trafikoagatik, diru zuriketagatik eta zerga eta hauteskunde delituengatik kondenatu dute Matas.

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak eskatzen zuena baino bi urte eta erdi gutxiagoko kondena da, prebarikazioko bi delitugatik absolbitu baitute, baita merkataritzako dokumentuetan iruzur egiteagatik egozten zizkioten beste bi delitugatik eta azkenik diru publikoa bidegabeko erabiltzegatik.

Era honetan, Matas, espetxe zigorra jasotzen duen erkidegoko lehen presidente ohia da, eta bigarren ministro ohia, izan ere, Jose Barrionuevo hiru hilabetez egon zen espetxean Segundo Mareyen bahiketagatik.

Bestetik, Antonio Alemany kazetariari 3 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, prebarikazioagatik, dokumentu ofizialetan iruzur egiteagatik, influentzia trafikoagatik, ordainketak iruzur bidez egiteagatik eta diru publikoa erabiltzeagatik.

Joan Martorell Komunikazio zuzendari orokor ohiari urte eta erdiko zigorra ezarri diote (Fiskaltzak bi urte eskatzen zituen), aringarri moduan aitortza eta kaltea konpontzea onartu dizkiotelako.

Miquel Romero Nimbus komunikazio agentziako zuzendariari urtebete, hilabete eta 15 eguneko zigorra jarri diote, eta Maria Umbert Jaume Matas presidente ohiaren kabineteko zuzendaria, berriz, absolbitu egin du.

Palma Arena auziak 26 atal ditu denera (honakoa bigarrena da), Margarita Beltran epaileak zuzentzen du, eta epaiaren arabera, akusatuek Alemany kazetariari era irregularrean mesede egin zioten, diru publikoa erabiliz 438.186 euro ordainduta.

Matas eta Alemanyren defentsak Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko dute

Jaume Matasen defentsak, Antonio Alberca abokatuak, Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko duela iragarri du, epaia "oso gogorra" dela eta "orain arte esandakoarekin bat egiten ez duela" iritzita.

Gainera, Javier Fernandez Antonio Alemanyren abokatuak ere kasazioko errekurtsoa aurkeztuko du Gorenean, "dena indarrean dauden legeen arabera" egin zela iritzita.

Generalitateak Valentziako enbaxadore titulua kenduko dio Matasi

Valentziako Gobernuko bilkurak ostiralean kenduko dio Matasi enbaxadore titulua.

2003an, Francisco Camps presidente ohiak proposatu zuen Matasi enbaxadore titulua ematea,  Ingurugiro ministro izan zenean egindako Plan Hidrologikoaren aldeko defentsagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X