Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuak ez du Loiolako kuartelaren toki aldaketa onartu

PPren gehiengoari esker ez dute Loiolako kuartela aldatzeko EAJren proposamena onartu.

Diputatuen Kongresuak ez du EAJren proposamena onartu eta ez dira Donostiako Loiola kuartelak tokiz aldatuko, gune horretan etxebizitzak egiteko.

Ekimena Kongresuko Defentsa batzordean eztabaidatu dute, baina PPk duen gehiengoari esker ez da aurrera atera. Jose Eugenio Azpiroz PPko diputatuak azaldu duenez, Defentsa Ministerioaren interes estrategikoak babestu behar dira.

Azkenean, EAJren proposamena errefusatua izan da aurkako 23 botorekin eta aldeko 19rekin.

PSOEk eta CiUk alderdi nazionalistaren eskaera babestu dute; izan ere, Odon Elorza parlamentari sozialista eta Donostiako alkateak azaldu duenez, "Euskadiren bake eszenatoki politikoa aldatzen ari da, eta hortaz, ez dute eraginik izan behar Estatuko arazoek".

Diputatuen Kongresuak ez du EAJren proposamena onartu eta ez dira Donostiako Loiola kuartelak tokiz aldatuko, gune horretan etxebizitzak egiteko.Ekimena Kongresuko Defentsa batzordean eztabaidatu dute, baina PPk duen gehiengoari esker ez da aurrera atera. Jose Eugenio Azpiroz PPko diputatuak azaldu duenez, Defentsa Ministerioaren interes estrategikoak babestu behar dira.Azkenean, EAJren proposamena errefusatua izan da aurkako 23 botorekin eta aldeko 19rekin.PSOEk eta CiUk alderdi nazionalistaren eskaera babestu dute; izan ere, Odon Elorza parlamentari sozialista eta Donostiako alkateak azaldu duenez, "Euskadiren bake eszenatoki politikoa aldatzen ari da, eta hortaz, ez dute eraginik izan behar Estatuko arazoek".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X