Bakerako lantaldearen bozketak zatiketa eragin du Aralarren
o Legebiltzarrean adostutako bakerako eta elkarbizitzarako lantaldearen bozketak zatiketa eragin du Aralarren. Lau legebiltzarkideetatik hiruk foroa eratzearen aldeko botoa eman dute, eta hortaz, alderdiaren barruko diziplina hautsi dute.
Aintzane Ezenarrok, Oxel Erostarbek eta Mikel Basabek lantaldearen eraketa babestu dute, Dani Maeztuk, berriz, Aralarko zuzendaritzak finkatutako eskakizunari jarraituz, kontra bozkatu du. Alderdiko zuzendaritzak foro horretan aukera politiko guztiek, ezker abertzaleak barne, baldintza berdinetan parte hartzea exijitzen zuen.Ostiral honetan aurrera atera den akordioan, ordea, ez da Aralarko zuzendaritzak jasotako betebehar hori jasotzen, izan ere, foro horretan ezker abertzalea ez da partaide iraunkorra izango.
Maeztuk joan den astean emandako prentsaurreko batean Aralarko talde parlamentarioan bozketa garaian zatiketarik ez egotea espero zuela adierazi zuen, eta bere alderdikideek, gaurko saioan gertatu den moduan, alderdiaren barruko diziplina hautsiz gero "ondorioak" izango direla ohartarazi zuen.
Ezenarrok, Erostarbek eta Basabek ez dute inolako azalpenik eman lantaldearen eraketaren bozketaren ondoren. Dani Maeztuk, berriz, ez du ezer aurreratu nahi izan, gaur arratsaldean prentsaurrekoa emango du Donostian Patxi Zabaleta Aralarko idazkari nagusiarekin eta Rebeca Ubera Gipuzkoako agintariarekin batera.
Aralarrek "diziplinako espediente bat" ireki diezaieke
Aralarko barne araudiaren 93. artikuluak jasotzen duenez, gai moral edo etikoetan eta alderdiak eskakizunik egin ez duen kasuetan boto askatasuna izango dute kargu publikoek.
94. artikuluan, berriz, Aralarko kargu publikoek "erakundearen boto agindua bete" beharko dutela jasotzen da, baita beste alderdiren batekin hitzarmen bat edo itunen bat adosten kasuetan, edota "erakundearen helburuekin eta oinarri ideologikoarekin oso lotuta" dagoen kasuetan.
95. artikuluan, boto agindu hori hautsiz gero, "diziplinako espediente bat irekitzea" eragin dezakeela jasotzen da, eta, fede txarrez egina dela ikusiz gero edo jarrera errepikatzen bada, "alderditik kanporatu" dezaketela jasotzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.