AVTk inoiz ez du onartuko ETAko preso gaixoak hurbiltzea
Angeles Pedraza AVTren presidenteak argi eta garbi hitz egin du gaur: "Inoiz ez dugu onartuko gaixorik dauden ETAko presoak Euskadiko kartzelatara hurbiltzea, gaixotasun larriak izan arren edo hiltzorian egon arren". Era berean, PPren Gobernuak hurbilketaren aldeko hautua egingo ez duela espero du.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin Gasteizen egindako bileraren ostean egin ditu aipatu adierazpenak. Batzar horretan, ETAren amaiera "azkarra" eta "presazkoa" izan behar ez dela adierazi dio Pedrazak Urquijori, baita ETA "modu argian" garaitu behar dela ere.
Presoak hurbiltzen badira, AVTk erabakia errespetatu egingo dutela esan du, "baina inoiz ez gara bat etorriko ETAko presoak hurbiltzearekin edota ETAko presoei bestelako pribilegioak ematearekin, horretarako baldintza legalak betetzen badituzte ere", nabarmendu du.
Horrenbestez, 'Langraizko bidea' deitutakoaren aurka agertu da. PSOEren Gobernuak abian jarritako neurria izan zen: beste baldintza batzuen artean, biktimei barkamena eskatzen zieten presoak Langraitzera hurbiltzen zituzten.
AVTren presidenteak jakinarazi duenez, Angel Yuste Espetxeetako Zuzendaritzako zuzendari nagusiarekin harreman zuzena dute eta orain arteko preso gaixoen hurbilketa guztiak PSOEren Gobernuak emandako aginduen ondorioz burutu dira.
Aitzol Gogorza presoa Sevillatik Basauriko espetxera eraman dutela eta, Pedrazak esan du baduela horren berri, kaleratze bat ez dela azpimarratu du eta pairatzen dituen arazo psikikoak artatua izan dadin aldatu dutela espetxez zehaztu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.