Parot doktrina ezin da ezarri behin betiko zigorra bete ostean
t doktrinaren aurka jarritako lehen helegitearen berri eman du Auzitegi Konstituzionalak. Behin betiko zigorra bete ostean kondena luzatzeak ebazpen judizialen ukiezintasun eskubidea urratzen duela adierazi du.
Jose Maria Perez Diaz ETAko presoari jarritako zigorra bertan behera gelditu da. 1989an 197 urteko espetxe zigorra jarri zioten Zarautzen (Gipuzkoa) lehergailu bat jarri eta Guardia Zibil bat hiltzeagatik.
2008ko azaroaren 19an, Auzitegi Nazionalak urte horretan behin betiko zigorra onartzeko erabakia hartu zuen, eta aldeek ez zuten helegiterik jarri, hortaz erabakia irmoa bilakatu zen.
Egun bat beranduago, ordea, Burgoseko espetxeak egun horretan aske utzi behar al zuen edo Parot doktrina (Gorenak 2006an jarri zuen) ezarri behar al zitzaion galdetu zuen. Era honetan, zigor murrizketak kondena bakoitzari ezartzen zitzaizkion, urte kopuru guztiari baino, kasu honetan, 30 urte.
Fiskaltzari entzun ostean, Auzitegiak doktrina ezartzeko agindua eman zuen eta espetxetik ateratzeko data 2017ra arte atzeratu zuen.
Baina orain aho batez onartu duten epairen arabera, segurtasun juridikoaren oinarriak "epaileek eta auzitegiek kasu zehatz batean egindako epaiketa bat berrikustea" eragozten dute, "nahiz eta beranduago, hartutako erabakiak legediarekin bat egiten ez duela ulertzen duten".
Jose Maria Perez Diaz joan den martxaoren 30ean aske gelditu zen, Konstituzionalak helegitea aintzat hartu eta 24 ordura.
Parot doktrina ETAko 77 presori ezarri zaie, baita delitu arruntengatik kondenatuta dauden beste preso batzuei ere. Askok helegitea jarri dute eta Auzitegiak erantzuna noiz emango zain daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.