Garitano: 'Bizikidetzari buruzko Biltzarra publizitate kanpaina da'
in Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ez du uste Eusko Jaurlaritzak antolatu duen Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarra "pausu positiboa" dela. "Hemen alderdi politiko guztiak elkartu behar gara, guztion artean hitz egiteko, ez dakit ze herrialdetako jendea ekarri beharrean eta hemengoak baztertu beharrean; publizitate kanpainak egin ahal ditugu, baina hori ez da aurrera egitea", azpimarratu du.
Bestalde, begi onez hartu du nazioarteko ikuskariak Euskal Herrian egiten ari diren lana. "Paper garrantzitsua izan dute, prestigio nahikoa dute eta laguntzeko borondatea dutela erakutsi dute", adierazi du. Nolanahi ere, ikuskariekin biltzea aurreikusita ez duela ere zehaztu du.
D3M eta Askatasunaren aurka Auzitegi Nazionalean gaur hasi den epaiketari dagokionez, "ikuspuntu politiko batetik begiratuta lotsagarria" dela eta egun bizi dugun egoerarekin bat ez datorrela kritikatu du.
Espainiako Gobernuak ETAko presoak gizarteratzeko aurkeztu duen plana, berriz, zaharra dela esan du. "Gauzak serio egin behar dira, etorkizunari begira jartzeko, eta horretarako euskal presoek eta haien senideek bizi dituzten eskubide urraketak amaitu behar dira", adierazi du.
Bestalde, Legebiltzarreko Bizikidetza eta Bakerako Lantaldean parte hartzeko asmorik ez duela iragarri du eta Bilduri bere ekarpenak idatziz egiteko eskatu izana serioa ez dela iritzi dio.
Nolanahi ere, egunak aurrera doazen heinean, bake-prozesua gero eta egonkorrago dagoela uste du, "eta gero eta nabarmenagoa da Espainiako Gobernuak gure herria existitzen dela onartu beharko duela eta gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula aitortu beharko du".
Amaitzeko, Sortu legeztatuko dutela eta 2013ko hauteskundeen ostean ezker abertzalea Jaurlaritzan izango dela ziur agertu da, azken bi hauteskundeetan Bilduk eta Amaiurrek izan duten babesa kontuan hartuta eta orain babes horri Aralarren botoak ere gehituko zaizkiola jakinda.
Zaborren kudeatzea
Beste alde batetik, hondakinen kudeatzeari buruz Gipuzkoa eta Bizkaiaren artean piztutako polemika ere izan du hizpide. Garitanok iragarri du Gipuzkoak Mallabiko eta Ermuko zaborrak jasotzen jarraituko duela, datorren ekainaren 12tik aurrera Igorrek Gipuzkoako hondakinak hartuko ez baditu ere.
"Gipuzkoako hondakinak Gipuzkoan daude; kantitate txiki bat Igorrera bidaltzen dugu eta hemendik aurrera tona horiek ere kudeatuko ditugu, duela 32 urtetatik Ermutik eta Mallabitik jasotzen ditugun zaborrekin bezala; izan ere, ez dugu lurralde arteko liskarrik sortu nahi", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.