ETAren azken negoziatzaileak
Josu Urrutikoetxea, Josu Ternera; Jon Iurrebaso; Javier Lopez Peña, Thierry; eta Igor Suberbiola izan dira Espainiako Gobernuko ordezkariekin aurrez aurre batzartu diren ETAren azken negoziatzaileak.
Lau horietatik, Josu Ternera baino ez dago ihes eginda; gainerako laurak, atxilotu egin zituzten.
Espainiako Gobernuaren negoziatzaile nagusiak, Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteak, ETA, las claves de la paz eta Loiolako hegiak liburuetan azaldu zuenez, 2006ko bake-prozesuan Gobernuaren eta ETAren arteko lehen bilera 'ofiziala' 2006ko ekainaren 22an egin zuten, Genevan (Suitza).
Orduan, ETAren ordezkariak Urrutikoetxea eta Iurrebaso izan ziren, eta Gobernuarenak Eguiguren bera eta Javier Moscoso ministro ohia.
Erakunde terroristak ordezkari berberak izan zituen lehen bileretan, baina abenduan Thierryk Josu Terneraren lekua hartu zuen, eta Suberbiola ere gehitu zen.
Jon Iurrebaso 2007ko martxoan atxilotu zuten, Frantziako Poliziaren errepide kontrol batean, Kepa Mirena Suarez ETAko kidearekin batera. 2011ko irailean, bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina ez zuten espetxeratu, gaixotasun larri bat dela medio.
Lopez Peña eta Igor Suberbiola 2008ko maiatzean atzeman zituzten, Bordelen (Frantzia), Ainhoa Ozaetarekin eta Jon Salaberriarekin batera. Thierry erakunde terroristako buruzagi nagusitzat jo zuten.
Josu Urrutikoetxea 2002 urtetik dago ihes eginda. 2006ko bake-prozesua hautsi zenetik, hedabideek hainbat espekulazio argitaratu dituzte, hala nola ETAko zuzendaritzara itzuli dela eta minbizia duela. Aurtengo apirilean, Auzitegi Nazionalak berriz publikatu du Josu Ternera bilatzeko eta atxilotzeko agindua.
Indarkeriaren behin betiko amaiera iragarri eta zazpi hilabetera, ETAk beste ordezkaritza bat izendatu du, "Espainiarekin eta Frantziarekin negoziatzea" helburu.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri