Currin: 'Espainiak ETArekin hitz egiteko akordioa lortu genuen'
Brian Currin abokatu eta nazioarteko gatazketako bitartekariak adierazi du Aieteko Adierazpena egin aurretik ETAren eta Espainiako eta Frantziako Gobernuen arteko akordioa adostu egin zutela: ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri ondoren, negoziazio berri bati ekingo ziotela adostu zuten, Currinen arabera.
"Ezkutuan" egindako lana izan zela eta "harrituta" dagoela adierazi du, Espainiak eta Frantziak akordio hura bete ez zutelako. Currinen ustez, hitzarmen horretan, Gobernu aldaketak eragina izan du.
Gatazkaren eta indarkeriaren erabileraren ondorioez hitz egiteko "prest" zeuden Espainia eta Frantzia, Currinen hitzetan, ETAk jarduera armatuaren bukaera iragarrita.
'Alliance' aldizkariari eskainitako elkarrizketan, Currinek bere "harridura" adierazi du, baina Espainian eman den Gobernu aldaketari egotzi dio.
"Adierazpenaren aurretik adostasuna lortu zen, eta ETAk jarduera armatuaren bukaera iragarritakoan, Frantziak eta Madrilek baiezko erantzuna emango ziotela adierazi zuten: ETArekin gatazkaren ondorioei buruz elkarrizketa hasiko zuten. Lan hura ezkutuan egin genuen", azaldu du Currinek.
PP Espainiako Gobernura heldu zuenetik, ETAk bere disoluzioa iragarri behar duela defendatu du Mariano Rajoyk, "eta pauso hori ematen denean bakarrik presoen arazoari helduko diotela nabarmendu dute behin eta berriz".
Nazioarteko harremanetarako taldearen ustez, ETAren behin-betiko amaiera lortzeko, "beharrekoza" izango da "Frantziaren eta Espainiaren inplikazioa lortzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri