ETAko aparatu militarreko burua eta haren kidea atxilotu dituzte
ETAko ustezko bi kide atxilotu dituzte Cauna udalerrian, Frantziako hego-ekialdean, Espainiako eta Frantziako poliziek elkarlanean egindako operazioan, Barne Ministerioak aditzera emandakoaren arabera.
Terrorismoaren kontrako borrokako iturrien arabera, atxilotuak Oroitz Gurrutxaga Gogorza eta Xabier Aranburu dira. Gurrutxaga ETAko aparatu militarreko eta kide berriak lortzeko aparatuko arduradun nagusia da. Aranburu, berriz, Gurrutxagaren laguntzailea da.
Operazioa 15:30ak aldera hasi dute SDAT unitate frantziarreko agenteek eta Espainiako Poliziako Informazio taldekoek.
Armak zeuzkaten
Terrorismoaren kontrako borrokako iturriek iragarritakoaren arabera, ETAko ustezko bi kideak lapurtutako auto batean zihoazen, matrikula faltsuekin. Atxilotu dituztenean pistola bat eta errebolber bat atzeman dizkiete. Biak Baionako polizia-etxean daude.
Bi atxiloketa horiekin, dagoeneko 15 atxiloketa egin dituzte ETAk ekintza armatuen behin-betiko etena iragarri zuenetik, 2011ko urriaren 20an.
Azken bi atxiloketak martxoan egin zituzten, orduan Jose Manuel Azkarate Ramos, 'Manu', eta Ibai Peña, Segikoa, atzeman zituzten martxoaren 27an.
Gurrutxaga, 2008tik ihes eginda
Oroitz Gurrutxaga ihes eginda izan da Poliziak Gipuzkoan, 2008ko apirilean, egindako operaziotik. Operazio horretan 12 pertsona atxilotu zituzten Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz.
Atxilotuei Errenteriako PSE-EEko zenbait zinegotziren helbideak atzeman zizkieten. Auzitegi Nazionalak Gurrutxaga aurkitu eta atxilotzeko agindua eman zuen.
Aranburu, bilatuenen artean
Xabier Aranburu, bestalde, "Kresala" komandoko kolaboratzailea izan zen, Ertzaintzak 2010eko otsailean taldea desegin zuen arte.
2011ko otsailean, Guardia Zibilak terrorista bilatuenen zerrendan sartu zuen Frantziara ihes egin zuela jakin eta ETAk Frantzian zuen egitura klandestinoan sartu zela susmatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri